Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 12:25etan eguneratua

DONOSTIA. Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egun izendatu zuen martxoaren 21a, 1960an Hegoafrikako Sharpeville udalerrian gertatu zen sarraskiaren oroipenean. Orduko hartan, hain zuzen, polizia tiroka hasi zitzaien apartheidaren aurkako manifestariei, eta 69 lagun hil zituen guztira, denak ere arraza beltzekoak.

Atzo egindako prentsaurrean, Duñike Agirrezabalaga zinegotziak ondorengoa aipatu zuen "arraza eta etniagatiko diskriminazioa ohiko fenomenoa da zoritxarrez, eta mundu guztiko milioika pertsonari aurrera egitea oztopatzen die. Arrazakeria eta intolerantzia oso presente daude gure bizitzan, eta era guztietara gainera;kasurako, askori pertsonen oinarrizko berdintasun printzipioak ukatzen zaizkie, eta gorroto etnikoa ere sustatzen da, zeinak genozidioari bide eman diezaiokeen. Horregatik, administrazioek nahitaez ezabatu behar dute diskriminazioa eremu publiko eta pribatutik, eta, horretarako, neurri bereziak hartu behar dituzte arrazakeria eragiten edo iraunarazten duten egoerak desagerrarazteko".

Kultur Aniztasuneko Zinegotziak urtero hainbat jarduera antolatzen ditu beste eragile eta erakunde batzuekin batera, diskriminazioaren kontrako borrokarekin bat egiteko. Aurten, martxoaren 19tik 25era bitartean hainbat ekintza burutuko dira: proiekzioak, Giza Liburutegiaren saio berezi bat, solasaldiak... Horretaz gain, igandean arrazakeriaren aurkako martxa bat egingo da 12:30ean hasita, Gipuzkoa plazatik abiatu eta erdiguneko kaleetan barrena,"Ez gara neskameak, langileak baizik" lelopean.

Egitaraua

Arrazakeria ezabatzearen aldeko eguna dela eta, Duñike Agirrezabalaga zinegotziak azaldu zuen bere sailak ez duela ahazten milaka ijitok egunero gainditu behar izaten duten egoera zaila: "aurreiritziz, mesfidantzaz eta bazterkeriaz betetako bide bati aurre egin behar diote, gainerako guztion leku beretik hasi ahal izateko soilik". Hori dela eta, Donostiako Udalak bat egin du Ijitoen Idazkaritza Fundazioak hasi duen "Partir de cero" (Hutsetik abiatu) sentsibilizazio kanpainarekin.

Kanpaina horrekin, ijitoek jasaten dituzten desberdinkerien inguruko kontzientzia zabaldu nahi dute animaziozko film labur hunkigarri baten bidez. Bideoa atzo aurkeztu zuten Donostian;ikustaldi negatiboen kontagailu batekin hasten da (750.000, hau da, Espainian bizi diren ijitoen kopurua), hutsera iristeko eta www.partirdecero.org webgunean ikus daiteke osorik.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902