Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Aztarna zaharren egoitza berria

Antxieta Arkeologi Taldeak lokal berria du. Azpeitiko kulturaren gune bilakatzeko bidean den Soreasu eraikinean kokatu du Udalak biltokia.

2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Antxieta Arkeologi Taldeko kideak eta Udal ordezkariak egoitza berriaren aurrean.

Antxieta Arkeologi Taldeko kideak eta Udal ordezkariak egoitza berriaren aurrean. (Eregi)

Galería Noticia

Antxieta Arkeologi Taldeko kideak eta Udal ordezkariak egoitza berriaren aurrean.Egoitza berrian aurkitu daitezkeen hezurrak

Maria Jesus Arregi eta haren senarra zen Andoni Albizurien ganbaran eman zituen lehenbiziko pausoak Antxieta Arkeologi Taldeak 1965 urtean. Ordudanik 53 urte igaro dira eta elkarteak, hainbat egoitza ere izan ditu denbora honetan zehar;Kuartel Zaharra edota Perez Arregi plazako eraikin publikoa. Orain, urte luzez gune finkoa izango dute, lokal berria estreinatu baitute Soreasu eraikinean.

Soreasuko aparkalekurako sarrera gainean kokatzen da Antxietaren egoitza berria. Bi pisu ditu;lehenbizikoan elkarteko kideen jarduerarako materiala (aitzurrak, sokak, argiak...) eta arropa eta oinetakoak gordetzeko biltokia, komun txiki bat eta garbitokia dute, “ikuzle edo labadora eta guzti! Gure etxeetan eta familiek asko estimatzen dutena”, dio Jose Inazio Arrieta Antxietako kideak pozik.

Bigarren solairuan, aldiz, irteeretan aurkitzen dituzten materialak dituzte, eta hauek aztertzeko gunea finkatu dute. Egiten duten lana ondo zehaztuta dute kideek: “Aurkitzen ditugun material guztiak ekarri eta garbitu egiten ditugu, eta lehortu ondoren, argazkiak ateratzen dizkiegu, ondo aztertzen dugu, siglaketak egiten diogu, hau da, matrikula bat ezartzen diogu kontrolatuta egoteko, inbentarioa eginez jarraitzen dugu, eta azkenik, zorroetan sartu ondoren, Aldundiak kudeatzen duen material arkeologikoen gordailura eramaten ditugu”, azaldu du Arrietak.

Egoitza berriak lanean gogotsu jarraitzera animatzen ditu Antxieta Arkeologi Taldeko kideak. Izan ere, azken egoitza uzteak “pena apur bat” ematen dien arren, lana errazteko eta espazio beharrari aurre egiteko gune aproposa izango dute: “Lokal hitza ez zait gustatzen, lantokia da guretzat. Hala ere, eskerrak ematea besterik ez zaigu tokatzen, Maria Jesus eta Andoni zenari hasierako urte haiengatik eta Udalari lanerako espazio berriagatik”, azaldu du Antxietako kideak.

Egoitzak egoitza, Antxieta Arkeologi Taldea orain arteko lanari jarraipena ematen saiatuko da. Izan ere, ehun aztarnategitik gora dituzte katalogatuta baina izan dituzten aurkikuntza garrantzitsuenak Goi Paleolitoko Ekain haitzuloko aztarnategia horma margotuekin, Goi eta Behe Paleolitoko aire libreko Irikaitz aztarnategia eta Goi Paleolitoko Danbolinzulo haitzuloko aztarnategia horma margotuekin izan dira. Zestoako Ekain haitzuloa Andoni Albizuri zenak eta Rafael Rezabalek aurkitu zuten 1969 urtean eta Unescok, Gizateriaren Ondare bezala izendatua du.

Rafael Rezabal Antxietako sortzaileetakoak eta gaur egun kide ohia denak elkartearen lana nabarmendu du: “Lan asko egindakoa da Antxieta taldea, eta orain, beste hainbat ere egingo da. Altxor asko dago oraindik aurkitzeko gure inguruetan eta”.

Kulturaren habia Azpeitiko Udalak egokitu du Soreasuko egoitza berria Antxietarentzat eta Udal ordezkariek arkeologia taldearen lana eskertu du. “Guretzat ederra da Antxietakoekin lan egitea, zein ginen eta nolakoak ginen erakusten digute eta. Horregatik, Udaletik oso eskertuta gaude egiten duzuen lanarekin. Horrez gain, orain egoitza berria duzue eta hori garrantzitsua izango da transmisiorako eta belaunaldi berrietako herritarrak erakar-tzeko”, esan du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Gainera, Soreasu eraikina herriko kulturaren eta kultur sorkuntzaren habia izango dela nabarmendu du alkateak. Izan ere, eraikina herriko kultur talde eta eragileentzat berri-tzen ari dira, sormenaren gune izango da. Udalak iaz aurkeztutako planaren arabera, 5 eremu edo gune desberdin izango ditu. Eraikinaren sarrera nagusiaren eskuinean, gaur egun Dinamoa dagoen lekua, leku multifuntzional gisa uztea proposa-tzen da, bertan sortzaileen lanak aurkezteko aukera ere eskainiz. Gainerako laurak, berriz, lehen solairuan kokatuko dira eta hauek, arte eszenikoen eremua, hitzen eremua, irudiaren eremua eta soinuaren eremua izango dira.

2018 urteko aurrekontuetan garrantzia berezia izan du Soreasuko Sormen Guneak;izan ere, inbertsio nagusienetakoa izango da. Sormen Gunearen osatzeak 1,2 milioi euro inguruko inbertsioa eskatzen du, “eta kostu maila handia da hori urtebetean egiteko. Hori dela eta, bi fasetan egitea aurreikusten du Azpeitiko Udalak, exekuzio proiektua garatuta, berehala hasiko dira lehen faseko obrak”, aurreratu dute. Modu honetan, Antxieta Arkeologi Taldeak laster izango ditu herriko gainerako kultur eragileak bizilagun bezala. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902