Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Dantzan jarriko da Tolosa

Udaberriren Dantzari txiki Egunak 500 parte-hartzaile bilduko ditu larunbatean eta erromeriarekin biribilduko dute dantzariek jai eguna

Marta San Sebastianen erreportajea eta argazkia - 2018(e)ko martxoaren 21a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Udaberri Dantza Taldeko ordezkariak larunbateko jaiaren aurkezpenean.

Udaberri Dantza Taldeko ordezkariak larunbateko jaiaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Udaberri Dantza Taldeko ordezkariak larunbateko jaiaren aurkezpenean.

Euskal doinuz, dantzaz eta tradizioz beteko da larunbatean Tolosa. Hamahirugarrenez Udaberri Dantza Taldeak antolatu duen Dantzari Txiki Egunak ia 500 parte-hartzaile bilduko ditu eta, azken urteotan egin ohi duten moduan, jai egun handia Zerkausian egingo duten erromeriarekin biribilduko dute.

Beti bezala, Euskal Herri osoko dantzariak gonbidatu dituzte Tolosara. Aurten, Arabatik Amurrioko Aiara, Bizkaitik Algortako Itxartu, Lapurditik Hendaiako Akelarre, Nafarroatik Iruñeako Muthiko Alaiak eta, Gipuzkoatik, Errenteriako Ereintza, Oiartzungo Haurtzaro eta Oñatiko Oñatz dantza taldeak izango dira gonbidatu. Horiekin guztiekin ariko dira Udaberri dantza taldeko neska-mutilak ere.

Egitarauari dagokionez, aurreko urteetako eskemari eutsiko diote. 11.30ean hasita, kalejira izango da alde zaharrean nahiz erdigunean. Hori bai, euria eginez gero, Herrikide ikastetxeko pilotalekuan arituko dira haurrak. Era berean, eguraldiak baimentzen badu, 13.00etan plaza Berrian elkartuko dira eta ondoren, herriko elkarteek prestatuko diete bazkaria. Udaberrik eskerrak eman dizkie beren eskuzabaltasunagatik Aiz Orratz, Casino, Ero Etxe, Kabi Alai, Oargi, San Esteban, Txinparta, Urdina Txiki, Lizardi, Iurre eta Aurrera elkarteei. Arratsaldean, Plaza Berrian eskainiko dute emanaldia talde guztiek, 16.30ean, eta euriak jarraituko balu, Zerkausian.

Helduek hartuko dute iluntzean jai egunaren lekukoa. Zerkausian egingo dute urteroko erromeria, eta poteo musikatuarekin girotuko dute alde zaharra. Lehenengo hitzordua plaza Zaharrean izango da, 19.00etan, Udaberriko fanfarrearekin eta bigarren hitzordua, Zerkausian izango da, 21.00etan. Afalondoren Laketa taldeak emanaldia eskainiko du eta dantzarako gonbitea luzatu diete tolosarrei. Derrigorrezkoa ez bada ere, Udaberriko kideek euskal jan-tziz atonduta bertaratzea eskatu diete herritarrei. Afarirako txartelak eskuragarri daude oraindik hamabost eurotan, Ikatza, Xirimiri eta Orbela tabernetan.

Egunaren jarraipena egingo dute sare sozialetan #sueltoangabiltza nahiz #Dterromeria18 traolekin eta herritarrei irudiak zabaltzekoa gonbidapena egin diete.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902