Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Gerriko bekaren soka

JON KORTAZAR MUNGIARRAK IRABAZI DU | XVIII. gerriko ikerketa bekaren saria. orain, egingo duen lanean estatu frankistaren eraikuntza goierrin aztertuko du

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Miércoles, 21 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Gerriko Ikerketa Bekaren bultzatzaile, epaimahaikoak eta irabazleak, elkarrekin Lazkaoko Udaletxeko areto nagusian.

Gerriko Ikerketa Bekaren bultzatzaile, epaimahaikoak eta irabazleak, elkarrekin Lazkaoko Udaletxeko areto nagusian.

Galería Noticia

Gerriko Ikerketa Bekaren bultzatzaile, epaimahaikoak eta irabazleak, elkarrekin Lazkaoko Udaletxeko areto nagusian.

Sorpresa eta azken unera arte tentsio puntuak bizi izan ziren ostiralean Lazkaon, Gerriko Ikerketa Bekaren irabazlea jakiterako orduan. Hala ere, sariak eman baino lehen Ane Azkarate eta Joane Larreak osatutako Two More taldeak kantu bat abestu zuten, hain zuzen ere, kantu txapelketako irabazle suertatu ziren doinu eta letrak.

Baina, hala ere, Udaletxeko areto nagusian nabari zen urduritasuna. Bost lan aurkeztu dira aurtengo XVIII. Gerriko Bekara, estilo eta gai ezberdinetakoak denak. Honakoak izan dira hautagaiak: Goierriko natur ondarearen transmisiorako gida, Goierriko iraganeko ahotsen zentzua: ekintza memorialistetan egon diren herritarren kontakizun narratiboen esanahien azterketa, Estatu frankistaren eraikuntza Goi-errin: lehen udal-talde frankistak eta udal-langileen depurazioa, portaera oldarkorraren aldagai psikobiologikoak lehen hezkuntzako haurretan eta irakurri, idatzi... eta kontatu, Goierriko alfabetatze-prozesuaren ahozko ikuspegia (1960-1990). Irabazlea, Jon Kortazar mungiarra izan zen eta beraz, Goierrin Estatu frankistaren eraikuntza nolakoa izan zen aztertuko du.

Ezustean harrapatu zuen Kortazar albisteak, baina oso pozik agertu zen. Hala azaldu zituen bere lanaren ildo nagusiak: “jende asko garbitu zuten garai hartan. Ez fisikoki, baina adibidez, erretiro eskubidea udal langile askori kendu zitzaion, eta hori ere garbitzeko modu bat zen. Jakin nahi eta aztertuko dudana da diktadura nork babestu zuen eta administrazio publikoan horrek nola eragin zuen”. Gainera, hainbat galderei erantzuna bilatzen saiatuko da mungiarra: “Goierrin ere egon ziren erregimen frankistaren aldeko pertsonak eta jakin nahi dut horiek zergatik zeuden alde;hau da, klase interesa zutelako, ideologia politikoa, beldur erlijiosoa... Horretarako idatzizko iturriak erabiliko ditut batez ere, azken finean, ez delako erraza gai honen inguruan onartzea gure arbasoak erregimen frankista horren alde zeudela eta uste dut ikerketa egiteko errazagoa dela dokumentu idatziak erabiliz”. Gainera, proiektu zabala izango da, izan ere, mungiarrak eskualdeko 20 herritara zabalduko du lana. Hori guztia gauzatzeko 7.000 euroko laguntza jasoko du.

Iñaki Alegria informatikan doktoreak eta EHUko irakasleak eta Maider Larrañaga EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zienzien Metodologia Sailean irakasleak osatu dute aurtengo epaimahaia. Ohi bezala, Jokin Apalategi soziologoa izan dute alboan, bekaren zuzendari zientifiko gisa eta azken honek aurkeztutako lanaren maila ona nabarmendu zuen: “ikusten dugu gazteria geroz eta formatuagoa dagoela. Oso lan txukuna da aurkeztutakoa eta gainera, gaia ere oso garrantzizkoa iruditzen zaigu”.

erditze luzeaAurtengo bekaren irabazlea nor izan den esateaz gain, duela bi edizio, XVI. Gerriko Ikerketa Bekan, lehen postuan gelditu zirenen lana ezagutzeko aukera ere izan zen. Horrela, Turismo industriala Goierrin eta Euskadin: enpresak bertatik bertara bisitatzeko aukerak eta onurak liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten Galder Guenagak eta Goizalde Hernandok. Gainera, lan honetatik abiatuta, bi egileek tesi bana egin dute eta Guenagarenak sari berezia ere jaso zuen. Liburua “irakurtzeko oso erraza” dela azaldu zuten egileek eta izenburua bera oso argigarria dela ere bai: “fenomeno hori horrela ere ez da existitzen oraindik, baino ziur etorriko dela. Gauza asko ditugu erakusteko, eta gure enpresetako ateak irekitzea, garden bisitaratzea marketing tresna bat da”. Azken finean, enpresa baten barrenak ezagutzeak “enpresa horrekin modu batean ezkontzea” dakarrela sinisten dute eta horrelako esperien-tziek askoz ere gehiago “iristen direla”. Ez dadila Gerrikoren haria eten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902