Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Udane Juaristi Artista

“Kalea beti izan da nire lanaren inspirazioa eta obra erakusteko leku gustukoena”

Madril eta Bartzelonara salto egingo du hurrengo hilabeteetan Azkoitiko artista gazteak ‘Pinta Malasaña’ eta ‘Contorno Urbano’ jaialdietan parte hartzeko

Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Udane Juaristi

Udane Juaristi

Galería Noticia

Udane Juaristi

Azkoitia- Apirilean Madrilgo ‘Pinta Malasaña’ jaialdian hartuko duzu parte artista askorekin batera. Zertan datza?

-Apirilak 15eko arte jaialdirako 100 artista izan dira aukeratuak auzoko merkatarien kristal, pertsiana, nahiz hormak pintatzeko. Goizetik gauera arte izango da eta pintura, musika... egongo dira. Horrelako iniziatibek komertzioei indarra ematen die eta artisten lanari balioa. Gustura noa. Orain arte argazkia ibili izan dut gehienetan pinturarekin nahastuz, baina orain, pintura izango da protagonista, argazki ukituekin. Pertsona bat pintatuko dut.

Maiatzean berriz, ‘Contorno Urbano’ Bartzelonan… Hemen ere aukeratua izan zara. Madrilgoaren antzekoa izango da?

-Bai, hemen astebeteko lana izango da. Proiektu hau oso polita iruditu zitzaidan;12 artista gara eta bakoi-tzak hilabete bat du 10 metroko kale horma bat margotzeko. Artista bakoitzak egokitu zaion hilabete hasieran margotuko du eta ondorengo hilabetean beste artistak gainetik beste obra bat egingo du, 12 hilabete eta 12 mural desberdin izango dira. Urte bukaeran artista guztien lanekin erakusketa egingo da Bartzelonan.

Formatu handian margotuko duzun lehen aldia izango al da?

-Formatu handiak egin izan ditut, Ondarroako Kafe Antzokikoa adibidez, baina Bartzelonakoa bezalako handirik ez, eta ezta ere guztia pintura erabilita soilik. Beraz, urduri nago baina bereziki gogo handiz!

Aukera onak dira zure lana ezagutzera eramateko bailaratik haratago, ezta?

-Oso! Bi proiektu indartsu dira. Malasañan artea asko mugitzen da, galeria asko baitago eta bertako mugimendu honetan parte hartzea oso interesgarria izan daiteke. Beti esan dut, nire lana erakusteko kalea dudala gustukoena. Bertan egiten dudana han geratuko da eta bertatik pasatzen den edozeinek ikus dezake. Ederra da hori. Eta Bartzelonakoa berriz, oso ezaguna da arte urbanoan mugitzen direnen artean. Aukera ona izan daiteke beste ate batzuk irekitzeko baina batez ere, horrelako dimentsio bat pintatzeak emango didan satisfazioa da garrantzitsuena niretzat.

Paisaia urbanoak dituzu gogoko. Nola egiten duzu lan?

-Bai. Beti izan da nire lanaren inspirazioa kalea. Bizikletetatik hasi nin-tzen, garraio zaharrak pintatzen, eszena urbanoak... eta momentu honetan, kalean pasatzen diren pertsonaietan nago zentratuta. Ateratzen ditudan argazkiekin egiten dut lana. Ordenagailuz bozetoak egin eta gero lientzoan hasten naiz lanean. Orain arte transfer teknika, pinturarekin nahastuta erabili dut gehiena. Teknika mistoa. Oraingo lanetan, teknika bera da baina erabiltzeko modua aldatu dut. Pintura era askeago batean erabiltzen hasi naiz, gehiago disfrutatzen. Pintzelkadak nabarmenagoak dira eta koloreak ere askatasun gehiago du.

Zer duzu nahiago, koadroa edo murala?

-Biak, koadroetan denbora gehiago pasatzen dut beraz normalean garatuagoak dira eta esperimentatzeko aukera gehiago ematen didate. Eta muralak azkarragoak direla esango nuke eta horrek bere freskotasuna ematen dio. Gainera dimentsioak indar handia ematen dio. Eta kalean bada, oraindik eta gehiago. Zenbat eta dimentsio handiagoa gehiago disfrutatzen dut, koadroak ere handiak egitea gustatzen zait.

Zer du berezia kalean margotzeak?

-Jendeak ez du galeria edo erakusketa batera sartu beharrik lana ikusteko. Jende gehiagori heldu dakioke egiten duzuna. Lana, guztientzako geratzen da, noiznahi ikusi ahal daitekeelarik. Inguruaren parte geratzen da artelana, txokoak berpiztuz. Jendea eta artearen arteko harremana gerturatzen da.

Arte Ederrak ikasketak amaitu zenuenetik, gelditzeko betarik ez duzu izan margolari gisa. Lanbide zaila dela esaten da, baina zure kasuan ez da horrela.

-Bai, behin eta berriz esaten da hori. Eta noski zaila dela, baina ez da ezinezkoa. Nire kasuan izan ditut zailtasunak eta burukominak baina pasioz eta bihotzez hartzen diren erabakiak bide hoberenak direla uste dut, eta lana gogoz egiten baduzu bere fruitua ekartzen du. Lan asko egin dut eta asko musu-truk. Baina gaur egun bere fruituak eman ditu lan horrek eta hori ederra da. Indar gehiago ematen dizu. - Eregi

Gipuzkoatzen

Txokorik kuttunena. Donostia, beti nago hara joateko prest.

Mendi bat. Azkoitiko Urrategi, lasaitasuna eta poztasuna ematen didan lekua da.

Hondartza bat. Itzurun.

Festa edo kultur ekitaldia. Zaragozako Asalto jaialdia, arte urbanoaren jaialdi handienetakoa da eta oraindik ez banaiz ere inoiz joan, artistak pareta handiak margotzen ikustea ederra izango da.

Paisaia idiliko bat. Donostiako Nautikotik ikusten dena, gainera eguraldia eta marearen arabera asko aldatzen da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902