Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierriko Ekozinemaldia, Ataun, Ordizia eta Zaldibian

Gaur hasiko da 4. edizioa Ataunen eta lau saio izango dira ostirala bitartean

M. Aranburu - Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Goierriko Baratzako Txisku eta Landarlan ingurumen elkarteko Koro Irazustabarrena, aurkezpenean.

Goierriko Baratzako Txisku eta Landarlan ingurumen elkarteko Koro Irazustabarrena, aurkezpenean.

Galería Noticia

Goierriko Baratzako Txisku eta Landarlan ingurumen elkarteko Koro Irazustabarrena, aurkezpenean.

ordizia- Ekozinemaldia Euskal Herri osoan egiten den ekintza bada ere, Goierrira gaur iritsiko da zinema jaialdi hau Goierriko Baratza eta Landarlan ingurumen elkartearen eskutik eta ostiralean amaituko da. Tarte horretan, Ataun, Ordizia eta Zaldibiak hartuko dituzte filmak haien herrietako aretoetan. Antola-tzaileek babes gehiago ere jaso dute, eta ekimena aurrera eramateko, Ordiziako Herri Antzokiaren eta Herriko tabernaren, Ataungo Murkondo kultur elkartearen eta Zaldibiako Udalaren laguntza jaso dute antolatzaileek.

Aurtengoa laugarren edizioa izanda, jendearen parte hartzea handia izatea espero dute eta filmak ikustera gerturatzea. Sarrerei dagokionez, saio guztiak doakoak izango dira Ordiziako zinemakoa izan ezik.

ustiapen arazoakJaialdi berezi hau gaur hasiko dute Ataunen. Hain zuzen ere, San Gregorioko elkargunean El desierto líquido filma izango da ikusgai, 19.00etan. “Bertan, gehiegizko arrantzak ekartzen dituen ondorioak ikusi ahalko ditugu”, agertu du Landarlan elkarteko Koro Irazustabarrenak. Bestalde, bihar iritsiko da Ordiziara. Kasu horretan, herri antzokian El viaje de Unai eskainiko da, 20.30ean. “Hamar urteko ume batek haren aitarekin batera munduan zehar egiten duen bidaia bat kontatzen da bertan, eta umeak naturarekin duen maitasuna ere erakusten da. Animaliak ere protagonismo handia izango dute”, gehitu du Irazustabarrenak.

Ostegunean Zaldibiaren tartea izango da. 19.00etan, Karreane kultur etxean Hija de la Laguna emango dute. Dokumental honek Cajamarcako Congaren urmaeletara eramango du ikuslea eta hango meatzaritza proiektu baten aurka komunitateak egindako borroka ezagutuko da. Amaitzeko, ostiralean, Ordiziako Herrikoan, 19.00etan, El otro lado de la tecnología emitituko da eta honekin amaituko da aurtengo Goierriko Ekozinemaldia. Ghana herrialdeko behe auzo batean garatutako herrialdeetatik iritsitako gailu elektroniko erabilezin askoren azken helmuga da, bertan amaitzen dutelako.

Bestalde, lau film hauetan Tipi-tapa bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantzegongo da ikusgai, mundu iraunkorraren alde egindako kanpainaren aurkezpen bideoa, hain zuzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902