Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbil Errekatxikiko parkea eraberritzen hasi da

Kalezarrera doazen eskailerak zabaldu eta haur jolasak jarriko dituzte

Aitziber Muga - 2018(e)ko martxoaren 20a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Parkearen proiektuko fotomuntatzea.

Parkearen proiektuko fotomuntatzea.

Galería Noticia

Parkearen proiektuko fotomuntatzea.

Usurbil- Errekatxikiko parkea eta Kalezarrera doazen eskailerak berritzeari ekin dio Usurbilgo Udalak. Parkearen berrantolatzea bi fasetan egingo da: lehen fasean eskailerak aldatuko dira, eta bigarren fase batean, parkea berrituko da. Bi faseak aurten amaitzea aurreikusita dago.

Errekatxikiko parketik Kalezar auzora igotzeko bide labur eta erabilia da Errekatxikiko parkeko eskaileretan barrena doana. Eskailera horiek, ordea, ez daude batere egoera onean, izan ere, ez dituzte bete-tzen irisgarritasun baldintzak. Horregatik, eskailera berriak egingo ditu Udalak.

Trazatu berdina mantenduko dute eskailera berriek, eta zabalera handituko da, erosoak izan ahal izateko. Halaber, baranda ere jarriko da, eta bidea argiztatu egingo da. Albo batean errail bat zabalduko da, bizikletak igo eta jaisteko.

Maldan hiru egon-toki ere jarriko dira, eserlekuez hornituta. Lan horiek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta 60.490 euroko kostua. Egun hauetan udal brigada aritu da inguru horretan aurrelanak egiten, baina Lasuen enpresak berrituko ditu eskailerak.

Bestalde, parkea ere berrituko da. Kale Irekiak parte-hartze prozesuan herriko haurrekin egindako saioetan egindako eskaera izan zen horixe bera: parkean jolaserako elementuak jartzea. Urak Bide taldeak osatu du proiektua. Hala, ingurua kontuan hartuta eta integrazioa zainduz atonduko da parkea.

Kale Irekiak prozesuan Udala eta herritarrak eskuz esku aritu dira lanean, Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko eta mugikortasun plan berria diseinatzeko.

Aginagako frontoiaBestalde, Usurbilgo Udala lehengo astean Aginagako frontoiaren atzeko partea estaltzeko estruktura jartzen hasi zen. Alde horretatik frontoira ura sartzen dela eta, estalki metaliko bat jarriko da, baita lona mikroperforatu bat ere.

Lona horrek Aginagako argazki zahar bat izango du. Murgil eraikun-tzak enpresak eramango ditu aurrera lanak, eta 40.000 euroko kostua izango dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902