Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larrusquet, Eusko Ikaskuntzako kidea, zendu da

Elkarteko Iparraldeko lehendakaria eta Mondragon Unibertsitateko irakasle emeritu izan zen

Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

bilbo- Jean Michel Larrasquet, Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria 2012 geroztik, atzo goizean zendu zen. Ipar Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialaren arloan proiektu ugari bultzatu zituen. Besteak beste, Eticoop elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horrek lurralde garapeneko proiektuei formazioa, aholkularitza eta finantzaketa eskaintzen die. Horretaz gain, Mondragon Unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak Twitter bidez adierazi zuen Larrasqueten heriotza “galera handia” dela Euskal Herriarentzat.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, bere aldetik, honakoa adierazi zuen: “Herri honek izan duen kultura, jakintza, zientzia eta ekintzailetzaren sustatzaile handienetariko bat izan zen. Goian bego”. Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ohia den Iñaki Alegriak ere mezu bat saretu zuen: “Galera handia Euskal Unibertsitatearentzat! Besarkada handi bat ingurukoei”. - U. R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902