Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal film laburrekin gozatzeko jaialdia

bihar aretxabaletan hasiko den huhezineman, proiekzioez gain, efektu bereziak eta
“websailen” topaketa egongo dira

Anabel Dominguezen erreportajea - 2018(e)ko martxoaren 20a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Huhezinema film laburren jaialdiaren MUko antolatzaile taldeko kide batzuk.

Huhezinema film laburren jaialdiaren MUko antolatzaile taldeko kide batzuk.

Galería Noticia

Huhezinema film laburren jaialdiaren MUko antolatzaile taldeko kide batzuk.

Euskal film laburren sortzaileen eta zaleen topaleku bihurtuko da Aretxabaleta bihartik ostirala arte. Hiru egun zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako egitarauarekin gozatzeko. Hau guztia Huhezinema jaialdiaren 11. edizioaren eskutik. Aurten 30 film labur eta, lehen aldiz, bost euskal websailen zenbait kapitulu ikusteko aukera egongo da. “Lehiaketarako aukeratutako film labur guztien emanaldiaz gain, aurten berrikun-tza asko daude: Mundukide saria, argazki onenaren saria, Nazioarteko Zinema ikasleen topaketa, eta Errementari eta Handia pelikuletako efektu berezietako sortzaileen masterclasseta ekintza praktikoa Herriko plazan”, azaldu dute Mondragon Unibertsitateko (MU) Ikus-entzunezko fakultateko laugarren mailako ikasleek.

Hamahiru gaztek osatzen dute Huhezinema aurrera eramateko lan-taldea, Iban del Campo irakaslearen gidaritzapean. “Telesailak eta websailak hasiak dira mundu osoko zinema jaialdietan beren txokoa irabazten, eta, horregatik, guk ere jardunaldi berezi bat prestatu dugu ostegun arratsalderako. Zinema aretotik sarera egingo dugu salto eta euskal websailei begira jarriko gara. Zizerkora, Txoministak, Tokiz Kanpo, Nomofobikak eta The Coffee Advisors lanak izango dira protagonista nagusiak”, aurreratu dute antolatzaileek.

bihartik ostirala arteAurten 5.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan eta epaimahaian zinema munduan dabiltzan profesional euskaldunak arituko dira: Maider Fernandez, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate, hain zuzen.

Beraz, jaialdiari bihar emango diote hasiera Arkupe kultur etxeak jasoko duen Kutixi Sailaren emanaldiarekin, 10.00etatik 10.30era. Basque Culinari Centerrekin gauzatutako lankidetzari esker, gastronomiaren gaiaren bueltako bost proposamen aurkeztu dira. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanak izango dira lehian. Arratsaldean, aldiz, Drama FX enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea, Huhezineman egongo da. 16.00etan hasiko da ekitaldia bi zatitan banatuta: lehenengoa, Arkupen bertan egingo den masterclass-a, eta bigarrenean, Herriko plazan plato bat jarriko dute, 17.00etatik aurrera. “Handia eta Errementari filmetan egin duten lana azalduko dute Drama FX-eko profesionalek. Zinemaren magia eta trukoak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da”, azpimarratu dute ikus-en-tzunezko ikasleek.

Ostegunean, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, nazioarteko zine eskoletako lanak ere ikusgai izango dira, eta bukatzeko, ostiralean, Sail Ofizialeko film laburren proiekzioak (16.00etan hasita) eta sari banaketak (20.15ean) hartuko dute lekukoa. “Eskarmentu handiagoko sortzaileek ekoiztutako hamar film eskainiko ditugu, eta han izango dira zuzendari guztiak”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Nahiz eta ekitaldi batzuk ikasleen-tzako pentsatuta dauden, ikusle guztiei zabalduta egongo dira Arkupeko ateak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902