Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumea eta artea elkartuko dituzte bihar Lazkaon

Martxoaren 8aren harira antolatu dute jarduera hau eta 18.00etan hasiko da, kultur etxeko aretoan

2018(e)ko martxoaren 20a, asteartea - 06:03etan eguneratua

lazkao- Martxoaren 8a, Emakumeen nazioarteko eguna, pasa zen arren, egun horren inguruko ekintzek aurrera jarraitzen dute Lazkaon. Hurrengoa bihar izango da: Emakumea eta artea izenekomahai-ingurua, zehazki. Horrela, hitzaldi honetan artearekin lotura duten herriko hiru emakumek parte hartuko dute mahai inguruan eta haren ikuspegia azalduko dute. Parte har-tzaileak Kari Eztala jostuna, Maider Urretabizkaia margolaria eta Nerea Barandiaran musikaria izango dira. Gidari lanak Maddi Garmendia ikus-entzunezkoen ekoizlea izango da. Mahai ingurua arratsaldeko 18.00etan hasiko da, kultur etxeko areto nagusian.

Partaideak haien ibilbidearen inguruan arituko dira. Hala, lanbidez irakaslea izan da Kari Estala, baina betidanik izan du eskulanak egiteko afizioa. Ikaslea ikasi zuen josten, bere irakaslearengandik. Ordizian bordatzen ikasteko ikastaroak eman zituen, eta irakasle hasita ere inoiz ez zuen bere afizioa alde batera utzi. Maider Urretabizkaia, berriz, margolaria da eta pintura alorrean espezializatuta dago. 1996tik gaur egunera arte pintura eta marrazki sormeneko tailerrak ematen ditu, bai Lazkaon eta baita eskualdeko hainbat herritan. Lazkao Txiki Musika Eskolaren sortzailea da Nerea Barandiaran eta 7 urtetatik musika munduan murgilduta bizi da.

Bigarren urtea da Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak emakumea ardatz hartuta mahai inguru bat antolatzen duena. Iaz, esaterako, herriko hainbat emakumek euren egunerokoa plazaratu zuten. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902