Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo La Salle ikastetxekoak, NBEko kide bihurtuta

Taldeka, herrialde ezberdinetako ordezkarien azalean jarri dira ikasleak eta proposamenak eztabaidatu dituzte

M.A. - 2018(e)ko martxoaren 18a, igandea - 13:40etan eguneratua

votos |¡comenta!

Beasain - Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasleak NBE, Nazio Batuen Erakundeko kide bihurtu ziren ostiralean Gernika Pasealekuko frontoian. Eskolak proposatutako egitasmoa izan da, eta ikasleak gustura aritu ziren elkarlanean. Horrela, erakundeko partaide izateaz gain, herrialde ezberdinetakoen azalean sartu behar izan ziren eta proposamenak adostu zituzten. Guztira, hiru gai edo ildo nagusi landu zituzten DBH lehen eta bigarren mailako ikasleek. Hain zuzen ere, energia berriztagarriak eta kutsadura, errefuxiatuak eta gaixotasun infekziosoak izan zituzten eztabaidagai.

Astean zehar landu duten gaia izan da. Hala azaldu du Uxue Garcia ikasleak: "Aste honetan NBEko kide bezala aritu gara lanean klasean. Besteak beste, zozketa bidez tokatu zaigun herrialdearen inguruko informazioa bildu dugu eta bertako kultura ere ikasi dugu". Horrek, nahitaez, ikasleak hainbat herrialdetan bizitzen ari diren errealitatera gerturatu ditu eta orain bertako zailtasunez jabetu dira. "Errefuxiatuen kasuan, ikusi dugu Turkia, Libano eta Pakistanen daudela gehienak, eta, aldiz, herrialde garatuenak ez dituztela errefuxiatu asko hartzen", gehitu du Ainhoa Intxaustik. Garcia zein Intxaustik Bolibia herria ordezkatu zuten, Irati Gibelalderekin batera. Hala azaldu zuen azken honek proiektu honekin ikasitakoa: "Ikusi dugu Bolibian bizitzea ez dela erraza izango, herrialde bezala ez dutelako horrenbeste garapen". Hala ere, proiektuaren mezu nagusiari ere erreparatu nahi izan zion: "Planteatutako gai guztiak herrialde guztion artean eztabaidatu eta bozkatuko ditugu eta horrek erakusten digu beharrezkoa dela guztien arteko elkarlana". 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902