Idoia Fraile Ugalde Errenteriako Mariasun Landa lehiaketako ‘Emakumezkoen begirada’ sariaren irabazlea

“Askotan, oharkabean, bertan ditugu bizitzari era miresgarrian aurre egin dioten pertsona-ereduak”

Larunbatean Mariasun Landa Sariak banatu ziren, Errenterian emakumeek egindako lana goraipatzeko. Gaia Gerra Zibileko historiak izan behar zuen aurten

Aitziber Muga - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Idoia Fraile bere izebarekin.

Idoia Fraile bere izebarekin. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Idoia Fraile bere izebarekin.

Errenteria- Idoia Fraile Ugalde eta Iñigo Legorburu Arregi izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak, Pilar Fraile Sarasolaren eta Kontxi Ruiz Royoren gerra garaian bizitakoak jasotzen dituzten idazlanekin. Legorburuk behin baino gehiagoetan irabazi du lehiaketa hau, baina Frailerentzat lehenengo aldia izan da.

Lehen aldiz aurkeztu zara lehiaketa honetara. Zerk animatu zintuen?

-Gaiak erakarri ninduen. Gerra Zibilaren inguruan ipuin bat idatzi berria dut eta zeregin horretan oso gustura aritu naiz. Horregatik, jada mundu honetan murgildurik nengoenez, gaia gehiago sakontzeko ai-tzakia polita iruditu zitzaidan. Gainera, presaz egin beharreko lana da bilketa lan hau: 36ko gerra pairatu zuten azken aleak geratzen bai-tzaizkigu bizirik;askotan, ondo-ondoan dauzkagu gainera, eta horien testigantzak jasotzeak daukan balioaz ez gara konturatu ere egiten. Bestetik, jakina, emakumeei buruzko testigantzak jasotzeko dei egin izanak ere, izugarri erakarri ninduen. Emakumeak askotan, itzalean geratzen gara eta zer esanik ez, gerra batean. Honela bada, ezker-eskuin begira hasi nintzen nor elkarrizketa nezakeen pentsatuz. Etxean bertan horretarako aukera banuela konturatu nintzen arte. Izan ere, aldez aurretik ezer gutxi genekien etxekoek izebak bizitutakoaz. Hala, aita eta biok Gabierrotako zaharren egoitzan dagoen, Pilar Fraile Sarasola, elkarrizketatzera joan ginen. Aho bete hortz geratu ginen gure familia-kideek bizipen gordin horiek ezagutu zituztela jakin genuenean.

Zer kontatzen du zure lanak?

-Pilarrek aipatzen du neska kozkorretan etxetik gauez ihesean bezala atera zela;txalupa moduko bat Donibanen hartu eta Bilbora ihes egin zutela. Handik gutxira, alabaina, gerra Bilbora heldu zen. Pasarte gordina da bonbak lehen aldiz etxe ondoan lehertzen entzun zitueneko unea;sirenak egunean hiruzpalau aldiz jo eta korrika batean refugiora joan behar izaten zutenekoa;eta jakina, baita erbesteratzea ere.

Protagonistek normalean gerran bizitutakoa isilean mantentzen dute. Hala izan da zuen kasuan?

-Bai, orain ezagutu berri dut. Etxekoek jada kontatu zidaten gure izeba Pilarrek, Candido eta Agustin anaia zaharragokoekin batera, Frantziara erbestera nola alde egin behar izan zuen. Gure aitak, bere senideek eta Pilarren seme-alabek zertxobait gehiago bazekiten, baina ezer askorik ez. Hori dela eta, istorio lazgarri hauek entzun ditugunean, ustekabeak harrapatu gaitu.

Zein dira gehien hunkitu zaituzten pasarteak?

-Ezbairik gabe hiru pasarte iruditu zaizkit hunkigarrien. Bata, Bilbon lehen aldiz bonba- hotsa entzun zuenekoa. Bigarrenik, erbesteratzeko uneak hunkitu ninduen. Eta, azkenik, esan, panpinak dituela oraindik, gogoan: erbestean zela bi urtez jarraian Errege egunez oparitutako biak eta itzuleran Irungo geltokian ahazturikoak, hain zuzen ere. Izan ere, zortzi urte zituen Pilarrek erbestera jo zuenean eta hamarrekin itzuli zen.

Zer deskubritu duzu Errenteriaz eta zure familiaz lan hau presta-tzerakoan?

-Ez dugula urrutira begiratu behar. Askotan, oharkabean, bertan ditugula bizitzari era miresgarrian aurre egiten dioten pertsona-ereduak, eta denok, bakoitzak geon inguruan, horiekin egoteko eta gure aurrekoek egin dutena ezagutzeko denbora-tarte bat hartu beharko genukeela, nondik heldu garen eta nora jo nahi dugun jakin dezagun. Gainerakoan, izebak gerrari bezala, guk gerok bizitzari oharkabean ihes egiten baitiogu, gure egunerokoan darabilgun erritmo zoro honetan, erbesteratuz.

Zer suposatzen du zuretzat Mariasun Landa saria irabazi izanak?

-Batez ere, izebari eman diodan poza nabarmendu nahiko nuke, berak bizi osoan zalaparta handirik gabe eraman duen mina kanporatu duelako, ezagutarazi digulako eta, ondorioz, historiari egin dion ekarpena izan delako saritua. Eta, pertsonalki, jakina, oso pozik nago. Batetik, Mariasun Landaren ipuinak gogoko ditut eta, bestetik, beti izan dut arantza txiki bat barruan sartuta, ikasle sasoian Mariasunekin topo egin ez nuelako. Izan ere, nik, Irakasle Eskolan ikasketak bukatu eta hurrengo urtean iritsi baitzen hura irakasle zereginetara, eta haren ikastaldirik jasotzeko zorterik ez nuen izan. Orain, gauzak nola diren, bere eskutik jaso dut saria.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Artikutza, oso polita delako eta asko gustatzen zait.

Paisaia idiliko bat. Oiartzun, Aiako Harria atzean duela.

Mendi bat. Aralar: Zaldibitik gora edo Amezketatik gora jota Igaratza aldera.

Hondartza bat. Itzurun, eta Jaizkibelen Erentziko arrokak.

Festa edo ospakizun bat. Aurten dudarik gabe, martxoaren 8a.

Nongoa zara? Errenteriakoa, baina orain, mendian bizi naiz, Errenteriako baserririk altuenean, Aldura magalean.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902