Talde lanean eramango da bertsolaritzaren zuzendaritza

Muruak eta Gaztelumendik utzi dute Euskal Herriko elkarteko gidaritza

2018(e)ko martxoaren 11a, igandea - 06:03etan eguneratua

Zuzendaritza, agurtu berri diren Murua eta Gaztelumendirekin.

Zuzendaritza, agurtu berri diren Murua eta Gaztelumendirekin. (Argazkia: Alberto Elosegi/XDZ)

Galería Noticia

Zuzendaritza, agurtu berri diren Murua eta Gaztelumendirekin.

donostia- Arrate Illaro, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, MaialenLujanbio, Miren Artetxe eta Xabi Igoa izango ditu kide aurrerantzean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeak, Iñaki Murua lehendakariaren eta Xabier Gaztelumendi idazkariaren lekua hartuz. Talde hau lehendik Bertsozale Elkartean ari den zuzendaritzara batuko da. Erabakia atzo gauzatu zen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Ba-tzar Nagusian, Iruñeko Kondestablearen Jauregian egin zuen bileran

Talde hau Bertsozale Elkarteak gaur arte izan duen zuzendaritzara batuko da, eta sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariekin batera partekatuko dute Bertsozale Elkartearen gidaritza.

2018an ildo beretik jarraituko du elkarteak: bertsolaritza plazan izango da eta ohikoak dituen egitasmoak gauzatuko ditu. Kanpoan eragiten ari diren bitartean, garapen osasun-tsu baterako beharrezkoa den tartea hartuko dute barrura begiratu eta norabideaz hausnartzeko. Etengabe gogoetan ari den elkartea izanik ere, 2006an 2018urte bitarteko bide orria marraztu zuen moduan, aurtengo udazkenean, barne gogoeta estrategikoa egingo da Bertsozale Elkartearen etorkizunerako ildoak marka-tzeko.

Hamarkada pasako bidearen ondotik, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Xabier Gaztelumendi elkarteko idazkaria agurtu egin ziren elkarteko beren betebeharretatik;aurreran-tzean, bertsolaritza eta elkartearen lana hurbiletik jarraituko badute ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902