Jubilatu Elkartea berritu du Soraluzeko Udalak

Guztira, 7.189 euro inguru bideratu ditu Itxaropenako instalazioak hobetzeko helburuarekin

2018(e)ko martxoaren 8a, osteguna - 10:33etan eguneratua

Soraluze. Azken urteetan egin izan duen moduan, aurten ere hainbat hobekuntza egin ditu Soraluzeko Udalak herriko Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Azken hobekuntza hauetan, gehien bat, ile-apaindegiko altzari eta tresnak berritzera bideratu ditu lanik gehienak Udalak. Hala agertu dute Udal ordezkariek, izan ere ile-apaindegiko instalazioak berri-tzeko 6.289 euro erabili ditu. Era berean, hiru haizegailu jarri dira tabernan, 600 euroko aurrekontuarekin, eta azkenik, aterkiak biltzeko bi makina ere erosi dira, 495 euroko kostuarekin. "Makina hauek aterkien urak lurra busti ez dezan eta, modu horretara, irristaketek eragindako erorketak ekiditeko erosi dira", agertu du Udalak.

Beraz, Soraluzek 7.189 euro inguruko inbertsioak egin ditu Itxaropena elkartean, eta "legegintzaldi honetan zehar Udalak jubilatuen elkartean egin dituen beste ibertsio batzuei jarraipena ematera datoz, sukaldearen berrikuntza, lokalaren margoketa eta hozkailuaren erosketa, besteak beste. Lan guzti hauekin instalazioak hobetzen jarraitu nahi du Udalak, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintze aldera". - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902