Usurbilgo musika astea larunbatean hasiko da

Haurrentzako tailerrak, musika eskolekin trukaketak, kontzertuak... eskainiko ditu Soinurbilek

Jueves, 8 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Usurbil- Hamalau urtez, Zumarte musika eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatuta, Soinurbil Musika Astea ospatuko da larunbatetik martxoaren 20ra bitartean.

Musika ardatz nagusia den arren, diziplina eta formatu desberdinetako emanaldiak tartekatuko dira;ikuskizun, musika emanaldi eta musika eskolen kontzertuak edota erakustaldiak, besteren artean.

Soinurbil haurrei begira hasiko da. Honela, larunbatean Potxoenean zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako Lalala tailer-kon-tzertua burutuko da. Bi saio egongo dira: 11.00etan eta 12.00etan. Arratsaldean, 17.30ean, Reziklator ikuskizuna egongo da frontoian.

Martxoaren 12an Soinurbilen ohikoa den organo erakustaldia izango da Salbatore elizan, 18.00etan eta 19.00etan.

Hilaren 14ean Loatzo musika eskolarekin trukaketa burutuko da 18.30ean Sutegi kultur etxeko auditorioan. Martxoaren 15ean Zumarteko biolin ikasleen txanda izango da eta emanaldi bat prestatu dute, Potxoenean 18.30ean.

Egun bat beranduago Euskorleans taldea kalejiran aterako da 19.30ean. Martxoaren 18an Getariako musika banda etorriko da herrira eta kalejira (12.00etan) eta kontzertua (frontoian 13.00etan) eskainiko ditu.

Azkenik, hilaren 20an txistu eta organo kontzertua izango da Salbatore elizan 19.00etan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902