Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urola Erdiko Ezkutuko Altxorrak agerian jarriko dira

Bisita gidatuak antolatu dira turismoa barne aldera erakartzeko asmoz

2018(e)ko martxoaren 8a, osteguna - 10:36etan eguneratua

Ordezkariak atzo Azpeitiko Basazabal jauregian egindako aurkezpenean.

Ordezkariak atzo Azpeitiko Basazabal jauregian egindako aurkezpenean. (Argazkia: Eregi)

Galería Noticia

Ordezkariak atzo Azpeitiko Basazabal jauregian egindako aurkezpenean.

Azpeitia. Eskualdeko ondarea ezagutzera ematea, "ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak" herritarrengana gertura-tzea. Horixe da atzo Azpeitian aurkeztu zuten Ezkutuko Altxorrak programaren helburua. Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeak batzen dituen proiektuak 57 bisita gidatu eskainiko ditu guztira eta asteburu honetan jarriko da abian. Bisitak hilero egingo dira, bigarren asteburutan.

Ondarea eta turismoa lotzen ditugu proiektu honekin. Ondare aberatsa dago, eta jendeak hori ezagu-tzea nahi dugu. Gainera, bisitariak barruko herrietara erakartzeko amua izatea ere nahi dugu ondare hori. Kostaldea hor dago, baina barrura etortzeak ere merezi du, altxorrak aurkituko dituzte", azaldu zuen Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Modu honetan, Urola Erdia bailarako kasuan Azpeitiko eta Azkoitiko altxorrak jarriko dira agerian norbanakoei zein familiei zuzendu zaizkien bisita gidatuetan. Azpeitian, Soreasuko Sebastian Donearen Eliza eta Madalenako ermita eta ospitalea bisitatu ahalko dira. Azkoitian, aldiz, Intsausti jauregia, San Kutz-eko monasterioa, Balda eta Pilotaren jokoa ezagutzeko aukera izango da. Bisitetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 edo 943 85 11 00 telefono zenbakietan) edota info@ingaziotarlurraldea.com helbide elektronikora mezua bidaliz.

Aurtengo berrikuntza bezala, eta ohiko eskaintzaz gain, "taldeentzako eskaintzak ere izango dira. Indar berezia egingo dugu talde eta bidaia agentziekin harremanak lantzen, bisitariak herrietara erakartzeko asmoz", agertu zuen Urola Erdiko turismo teknikari den Jesus Mujikak.

EDEN SARIA BRUSELAN Ezkutuko altxorrak programa Europako Komisioak ematen duen Eden saria irabazteko "ezinbesteko tresna" izan dela azpimarratu zuten atzo ordezkariek: "Ignaziotar Bidearen baitako elkarlana ta kudeaketa nabarmendu zuten saria ematerakoan eta lanean jarraitzeko indarra eman digu". Diploma Fitur azokan jaso zuten eta martxoaren 22an jasoko dute saria bera Bruselan. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902