Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berdel Aipamena 2018 Goizeko Izarra Ikastolarentzat

Aurten 50 urte betetzen dituen Ikastolak martxoaren 16an jasoko du saria

2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola.

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola. (Eregi)

Galería Noticia

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola.

Mutriku- Mutrikuko Udaleko pleno aretoak Berdel Aipamena 2018 sariaren ekitaldia hartuko du hurrengo asteko ostiralean, martxoaren 16an, 20.00etatik aurrera. Aurtengo saria, Goizeko Izarra Ikastolak jasoko du, Udalak aurten lehenbizikoz, herri galdeketa bidez herritarrei eman ondoren erabaki-tzeko aukera.Herritarrek emandako saria da beraz.

Hala, prozesu parte-hartzaileak bi atal izan ditu. Lehenengo fase batean, herritarrek hautagaiak aurkezteko epe bat izan zuten. Guztira 13 hautagai aurkeztu zituzten 16 pertsonek. Hautagai horien artean, Garapen batzordeak, zortzi hautagaiko behin betiko zerrenda bat osatu zuen, “izan ere, hautagaietako askok udaletik beste aipamen edo sariren bat jaso berri zuten edo hautagai izateari uko egin zioten. Horrez gain, Udalak Ohorezko Berdel Laguntzaile izendapena ere ematen du Berdel Egunean laguntzaile izandakoen artean”, agertu dute Turismo Bulegotik.

Bigarren fase batean, berriz, zor-tzi hautagaien artean aukeratzeko herri bozketa jarri zen abian otsailaren 10etik 20ra bitartean. “Bozketan parte-hartze handia izan da, guztira 519 bozka jaso ditugularik. Nabarmendu nahi dugu, %90ak baino gehiagok web gunearen bidez bozkatu duela, %7ak Turismo Bulegoaren bitartez eta gainerako %1ak udaletxeko harrera gunean”, adierazi dute Mutrikuko Turismo Bulegotik.

Bozketa prozesuari dagokionez, zortzi izan dira aurtengo Berdel Aipamen 2018 saria jasotzeko izendatutako hautagaiak: The Basque Way enpresa, Antonio Oianguren Okon maketagilea, Adats Ile-apaindegiko Andoni Larrea, Goizeko Izarra Ikastola, Anaiarte, Kantuz Bizi eta Madalen abesbatzak, Txantxangorri aisialdi taldea, Ondare enpresa eta, azkenik, Valentín Barronea Olentzeroren irudia izandakoa.

“Guztiek jaso dituzte botoak, baina hauetako batek nabarmen irabazi du. Goizeko Izarra Ikastetxea izan da boto gehien jaso duena boto guztien % 24arekin. Goizeko Izarraren atzetik Anaiarte, Kantuz Bizi eta Madalen abesbatzak eta Antonio Oianguren Okon geratu dira, bien artean boto bakar baten diferentzia egon delarik eta bozka guztien %15 eta %14 jaso dutelarik”, azaldu dute arduradunek.

Beraz, herritarren aldetik jaso diren 519 botoetatik, 124 bozka jaso ondoren, 2018ko Berdel Aipamena herriko Goizeko Izarra Ikastolak jasoko du. Mutrikuko Ikastolak 50 urte beteko ditu aurten, irailean hain zuzen ere, “eta hori dela eta, hautagaitza aurkeztu zuten, garai hartan, herritar eta irakasle talde batek erakutsitako ausardia eta egungo ikastetxeak ematen dion jarraipena saritzeko”.

Mutrikuren onerako lan egin duten pertsona edota elkarteei euren lana eskertzeko ideiarekin ematen da Berdel Aipamena eta aurtengo saria, martxoaren 16an egingo den ekitaldian banatuko da. Aipamena jaso-tzera, Goizeko Izarra Ikastolako eragile ezberdinak joango direla aurreratu dute, “bai gaur egungoak eta baita ikastolaren lehen urte haien ordezkariak ere” eta Mutrikuko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera.

Bilera boluntarioekinAurtengo Berdel Eguna, aldiz, martxoaren 24an izango da eta Mutrikuko Udala hasi da dagoeneko antolaketa lanetan egun horretan dena ondo joan dadin.

Horrelako egun bat antolatzeko orduan, laguntza jasotzea ezinbestekoa da eta horregatik, 2018 Berdel Egunean boluntario bezala aritu nahi duten herritarrekin bilera antolatu dute. Hitzordua bihar, osteguna, izango da 19.00etatik aurrera udaletxean bertan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902