Talai Berri txakolindegiak 25. urteurrena ospatu zuen

Tomas Murua, Antton Olariaga eta Anjel Lertxundi omendu zituzten igandean

Ane Roteta - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Tomas Murua, Antton Olariaga eta Anjel Lertxundi, erdian.

Tomas Murua, Antton Olariaga eta Anjel Lertxundi, erdian. (Ane Roteta)

Galería Noticia

Tomas Murua, Antton Olariaga eta Anjel Lertxundi, erdian.Eizagirre familia osoa, Talai Berri txakolindegiaren sarreran.

Zarautz- Zarauzko Talai Berri txakolindegiak, 25 urte bete ditu aurten eta joan den astean ospatutako I. Mahasti Krosaren ondoren, azken igandean urteurreneko ekitaldiak borobildu zituzten familia eta lagun arteko festa batekin.

Bixente Eizagirre mahasti zale familia bateko laugarren belaunaldikoa da eta duela 25 urte sortu zuen upategia. “Gure aitak eta amak ilusio handiz sortu zuten txakolindegia, baina upategi berria izan arren, esperientzia handia zuen aitak eta oso argi zeukan zer nahi zuen. Beraz, goi mailako txakolindegi bat lortzeko, mahasti sail txiki batekin abiatu zen eta pixkanaka mahasti landare gehiago landatzen joan zen”, azaldu zuten Itziar eta Onditz Eizagirrek. Gaur egun beraiek daramate upategiaren martxa, eta igandeko ekitaldia gidatzeko ardura izan zuten.

Hiru omenduOrain arteko ibilbidea azaldu ostean, 25 urte hauetan zenbait lanetan laguntzen ibili diren hiru pertsona omendu zituzten: Tomas Murua eskultorea (bere emazteak jaso zuen oroigarria), Antton Olariaga ilustra-tzailea eta Anjel Lertxundi idazlea. Familiak oroigarri bana eman zien, eta ondoren, etxeko txakolina eta hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan zuten ekitaldira bertaratu zirenek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902