Adinekoei ateak zabaldu dizkie Berdin-Berdinak elkarteak

Adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten astean bitan taldetxo bat elkartzen du Orioko elkarteak

Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Orio- Orioko Berdin-Berdinak elkarteak urtarrilean adineko jendeak ariketa fisikoa egiteko jarduera bat jarri zuen martxan, Udalaren laguntzarekin, Aktibatu izeneko progamaren baitan, eta herritarrak animatu ditu ekimen honetan parte hartzera.

Programaren barruan taldetxo bat elkartzen da, elkarrekin ariketak egiteko eta ibiltzeko. Elkartetik azaldu dutenez, eguraldi onarekin hondar-tza aldera edo parkeren batera joaten dira, eta euria egiten duenean, berriz, kiroldegian elkartzen dira.

Oraingoz hiru emakume ari dira taldean parte hartzen eta profil ahula duten pertsonentzat dago pentsatua taldea, intentsitate baxuko ariketa egiteko. Hala, astean bitan elkartzen da taldea Karela kiroldegian;hain zuzen ere, asteartetan 19.30ean, eta ostiraletan 19.00etan. Bi entrenamentu desberdin egiten dituzte: asteartetan lehorrean, tatamian;eta ostiraletan, aldiz, uretan, kiroldegiko igerileku itxian.

Edozeinentzako moduko ariketak egiten dituzte, bakoitzaren gaitasunari egokituta, eta ez da beharrezkoa igerian jakitea igerilekuko ariketak egiteko. Begirale eta prestatzaile lanetan elkarteko bi lagun dabiltza: Ana Godoy eta Beñat Carrere oriotarra. Jarduerak Udalaren laguntza duenez, kuota txiki bat ordaindu behar da: hileko 15 euro.

Talde hau martxan jartzea apustu berezia izan da elkartearentzat, eta herritarrak animatu dituzte taldean parte hartzera. Horretarako, elkartearekin jarri behar da kontaktuan 653 622 730 (Ana Godoy) telefonora deituz.

“Jardueran parte hartzen dutenak bizitza osoan lanean aritu direnak, batzuetan baldintza gogorretan, eta orain bere burua ahultasun egoeran ikusten dutenak dira. Pertsona hauek lan handia egin dute bizitzan, beren seme-alabak, gurasoak edota bilobak zaintzen, eta guk gune bat eskaini nahi diegu beren burua zaindu eta mimatzeko. Merezi dutelako eta ederki irabazita daukatelako”, azaltzen dute elkartetik. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902