Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urola Erdia eta Debabarrena bailarak, berdintasunaren alde

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte herrietan Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Eregi - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:34h

Azpeitiko mugimendu feministaren agerraldia.

Azpeitiko mugimendu feministaren agerraldia. (Maialen Etxaniz)

Galería Noticia

Azpeitiko mugimendu feministaren agerraldia.

AZPEITIA- Urola Erdia eta Debabarrena eskualdeak emakumeen eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde agertuko dira martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hala, bi bailaretako herriek hamaika ekintza antolatu dituzte.

Azpeitian Autoantolaketa taldeak, Basanderiek asanbladak, Ernaik, Gaztetxeak eta bilgune feministako, Udaleko eta ikastetxeetako kideek bat egin dute egitarau bateratua egiteko. Hala, ostegunean 12.00etan, mosaikoa eta luntxa egingo dira plazan, 17.00etan transexualitateaz hi-tzaldia eskainiko da Emakumeen Txokoan eta 18.30ean, elkarretara-tzea egingo da plazan. Ostiralean berriz, gaztetxean hitzaldia, jantoki bejetarianoa eta Olor taldearen kon-tzertua izango dira, 18.00etan hasita.

Azkoitian gaur ekingo zaie ekitaldiei, Volar izeneko dokumentalaren proiekzioarekin eta ondorengo solasaldiarekin Elkargunean, 18.00etan. Ostegunean, II. Adierazpen Lehiaketako sari banaketa egingo da 17.30ean Artxamendin eta ostiralean, Lakrikun taldeak Prest gaude! antzezlana taularatuko du Elkargunean, 20.00etan. Gainera, aste osoan zehar ikusgai izango da Elkargunean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana.

Debabarrenako herriei dagokienez, Elgoibarrek "Martxa morea" eta kontzentrazioa antolatu ditu ostegunerako. Martxa, 19.30ean hasiko da Kalegoen Plazan eta 20.00etan kontzentrazioa egingo da Kalegoen plazan bertan. Deban, berriz, ostegunean Zure amantala zintzilikatu eta dantzatzera irten egitasmoa egingo da 15.00etan, Foruen plazan eta 19.00etan, kontzentrazioa. Igandean 17.00etan ume eta haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketak eskainiko dira Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

Soraluzen ostegunean elkarretaratzea egingo dute plazan 12.00etan, pintxopote aldarrikatzailea ere izango da eta Mujeres del siglo XX filmaren proiekzioa eskainiko da 21.00etan, Antzokian. Ostiralean, Inundación helduentzako antzezlana izango da Antzokian 22.15ean eta larunbatean III. Kuleroak Buruan Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eguerdiko poteoarekin eta ondorengo bertso bazkariarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902