Memoria osoa aldarrikatzen duen haritza dute Zizurkilen

Gernikako Arbolaren kimua landatu berri dute P.M. Otaño plazan

Marta San Sebastian - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ekitaldian parte hartu zuten bi biktima, haritzari lurra botatzen.

Ekitaldian parte hartu zuten bi biktima, haritzari lurra botatzen. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Ekitaldian parte hartu zuten bi biktima, haritzari lurra botatzen.

Zizurkil- Zizurkilgo Udalak eta Hernandorena kultur elkarteak indarkeria ezberdinen biktimak batu dituzte asteburuan P.M. Otaño plazan egin den ekitaldian. Poesia eta bertsoek tartekaturik, Joxin Azkue Hernandoren taldeko ordezkariak Gernikako haritzak euskaldunontzat duen esanahia azaldu zuen, Zizurkilen landatu berri den zuhaitzaren -Gernikako Arbolaren kimua- nondik norakoak zehazteaz gain.

“Bizi izan ez dugunok ezin dugu irudikatu indarkeriaz gertuko bat galtzeak zer esan nahi duen”, esan zuen Eva Usandizaga giza eskubideetako zinegotziak, Zizurkilen ere indarkeriak bere lorratza utzi duela azpimarratuz. “Gernikako hari-tzaren alboan nola ez gogoratu 36ko estatu kolpe faxistak hildako zizurkildarrez. Eta gertuago etorrita, trantsizioa deitu zitzaion garaiko urte nahasietan ETAk hildako Julian Galarza herritarra gogoan dugu, edo hurrengo hamarkadetan polizia indarkeriak erahil eta oraindik aitortzarik ez duten bi herritarrak”.

Ondoren, autokritika egin zuen Udalaren izenean: “ekitaldi hau baliatu nahi dugu zuen ondoan gaudela esateko. Ohartzen gara sufrimenduaren tamainako eran-tzunik ez dugula eman sarritan. Ez dugu alderaketarik egin nahi, ez dugu ekidistantziatik hitz egin nahi, indarkeria bakoitzak izan ditu bere ezaugarriak, baina Udal bezala argi utzi nahi dugu guztiok aitortzen zaituztegula. Guztiok duzuela egia eta justiziarako eskubidea. Zizurkilgo Udala ondoan duzue, eta izango duzue”.

Gertatuaren egia osoa bistara-tzeko beharra ere azpimarratu. “Guk ez diogu beldurrik egia osoari. Frankismoak fusilatu eta isildu zituztenena, ETAren biktimena eta oraindik inongo aitortzarik ez duten polizia zein estatuak eragindako biktimena. Egia horretan oinarritua, bakoitzak bere baitara zintzo begiratuz soilik egingo dugu aurrera. Errelatoa ez bada osoa, ez bada benetakoa, ezingo dugu sendo aurrera egin”, aditzera eman zuen zinegotziak.

Memoria konpartitua irudikatu eta memoriadun herria aldarrika-tzeko, P. M. Otaño plazara hurbildutako biktimek landatu berri den haritzari lurra bota zioten eta Udalaren oroigarri bat jaso zuten. Gogoratu behar da, Zizurkilgo plaza honetako zuhaitza kentzea erabaki zuela Udalak egoera txarrean zegoelako eta bozketa bidez, herritarrek haritza landatzea aukeratu zutela. Udalak Gernikako Arbolaren kimua landatzea erabaki zuen orduan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902