Arantxa Zubillaga Oianguren institutuko irakaslea

“Oso garrantzitsua da ikasle guztiak talde baten parte sentitu eta izatea. Programa honen bidez hori lortu dugu”

Ordiziako Oianguren institutuko ikasleek musikan maila ezberdina izan arren, guztiek lantzeko abestiak sortu ditu Arantxa Zubillaga irakasleak

M. Aranburu - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Arantxa Zubillagam Oianguren institutuko irakaslea.

Arantxa Zubillagam Oianguren institutuko irakaslea.

Galería Noticia

Arantxa Zubillagam Oianguren institutuko irakaslea.

ordizia- Musikaren munduan betidanik ibili izan da Arantxa Zubillaga alegiarra, baina orain, pauso bat aurrera eman eta material berria sortu du Ordiziako Oianguren institutuko musika irakasleak. Hain zuzen, ikasle guztiak abesti batzuetan parte hartzeko metodologia garatu du.

Nondik datorkizu musikarekiko afizioa?

-Gurasoen familietan betidanik musikarekiko zaletasuna egon da, ez agian horrenbeste instrumentuak jotzen, baina bai kantuan, adibidez. Zazpi urterekin, nire amak, esku-soinuko klaseetara eraman zidan, hari asko gustatzen zitzaion eta. Ondoren, musikako goi ikasketak egin nituen, hori gustatzen zitzaidalako. Urte batzuk pasa ostean, irakaskuntzan sartu eta musikako klaseak ematen ditut.

Material didaktiko berria sortu duzu. Zertan datza, zehazki?

-Niretzat garrantzia handia du ikasgelako ikasle guztiek musikaren inguruan egiten ditugun ariketetan parte hartzea, ezagutza maila desberdina duten arren. Horrela, hainbat instrumenturekin taldean interpretatzeko moduko hainbat abesti sortu ditut;hasieran nahiko errazak zirenak egin nituen eta orain, hemendik astebete ingurura bigarren alea aterako da eta bertan maila altuagoa dutenak bildu ditut. Abestiak zenbait instrumenturekin jotzekoak dira, hala nola, txirula, bateria, baxu elektrikoa eta gitarrarekin. Hain zuzen ere, ditudan ikasleen ahalmenera moldatzen dira abesti guztiak, eta horixe zen bilatzen nuena.

Eta nola lortzen duzu ikasle guztiek parte hartzea ezagutza maila desberdina badute?

-Ikasle askok eskolaz kanpo klaseak jasotzen dituzte eta klaseak ematen hasi bezain laster ohartu nintzen horretaz. Irakasle bezala, ikasle guztiei behar duten arreta eskaini behar zaie eta erakutsi. Hala ere, hori guztia koordinatzea nahiko zaila izaten da eta material honekin guztiak uztartzea lortu dugu. Noski, denek parte hartzeko ezin dira abesti oso zailak izan, baina badute zailtasun puntu bat ere. Ikasle guztiek parte hartzen dute, bakoitzak bere mailan eta bere ezagutzaren arabera.

Guztiak, beraz, garrantzitsuak dira abestiak aurrera atera daitezen.

-Noski. Ikasle bakoitzak bere papera du eta hori indartzen saiatzen gara. Finean, oso garrantzitsua da ikasle guztiak talde bateko parte sentitzea eta taldean aritzea. Ez bakarrik musika alorrean gehiago ikasiko dutelako, ikasleen autoestimuan ere eragin handia duelako baizik.

Programa honekin hasi zarenetik nabaritu duzu aldea?

-Bai. Esaterako, batzuetan eman dezake triangelua jotzen duenak pisu gutxiago izan dezakeela taldean, baina nik erakusten diet bakoitzak bere garrantzia duela hau guztia ondo ateratzeko, eta guztiek guztien beharra dutela. Ikasle batzuk izan ditugu noizbehinka materiala etxean ahaztu dutenak, baina honekin hasi eta berehala ohartu gara jo behar duen instrumentu hori ez dutela inoiz ere ahaztu, beti ekartzen dutela. Horrek erakusten digu interesa ere pizten duela ikasleengan.

Euskal Herriko Unibertsitatean ere izan zarete, ezta?

-Unibertsitatetik deitu zidaten proiektu honen inguruan galdezka. Azkenean, aurten, nire ikasleak eta unibertsitateko Magisteritzako ikasleek elkarrekin jarri dugu proiektu hau martxan eta abesti bat jo genuen elkarrekin. Izugarrizko esperientzia izan zen, oso aberasgarria.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Dudarik gabe, Txindoki. Egunero, Ordiziara lanera etortzen naizenean ikustet dut eta beti pentsatzen dut izugarria dela mendi hori.

Hondartza bat. Hondartzara joatea gustatzen zait eta Ondarretakoa aukeratuko nuke.

Pasaia bat. Txindoki puntatik dagoen ikuspegia gustatzen zait gehien.

Festa edo ekitaldi bat. Asko dauden arren, duela urte batzuk Victoria Eugenian emandako kon-tzertu batetaz asko oroitzen naiz.

Txoko gustokoena. Alegi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902