BERTAKO GAIA

30 urte bertsotan eta lau finalista

HERNANIKO PAULO TTIKIA BERTSO ESKOLAK HIRU HAMARKADA BETE DITU TXAPELKETA NAGUSIAN ARRAKASTA HANDIA LORTUZ

Aitziber Muga - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Maialen Lujanbio, BECeko Txapelketa Nagusian txapela jantzita.

Maialen Lujanbio, BECeko Txapelketa Nagusian txapela jantzita. (Oskar Gonzalez)

Galería Noticia

Maialen Lujanbio, BECeko Txapelketa Nagusian txapela jantzita.Juanjo Uria, lau finalisten 'aita'.

 Hernaniko Paulo Ttikia bertso eskolaren 30. urteurrena, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean bertan ikasi duten lau finalista eta txapela Maialen Lujanbioren eskutik. Borobilak izan dira azkeneko hilabeteak Hernaniko bertsogintzarenzat.

Uzta oparo honen laboraria zein den galdetzerakoan, herritar guztiek Juanjo Uria aipatzen dute;bertsolari, gai-jartzaile, herriko bertso eskoletako irakasle eta Bertsozale elkarteko sortzaileetako bat, besteak beste. Haur bat zela, bederatzi bat urterekin, aitona bisitatzera joaten zen Zikuñagara. Aitona bertsolari aparta eta oso ezaguna zuen eta Txirritaren laguna zen baita ere. Aitonak pasarte galantak eta bertso ederrak botatzen zituen, gehienak Txirritarenak, eta Juan Joxe ttikiak arreta handiz jarraitzen zituen. Hor piztu zitzaion Uriari bertsozaletasunaren grina.

Demokraziaren lehenengo alkate hernaniarra izan zen eta herritar batzuk bertso ikastaro bat antola-tzea proposatu zioten. Udaletxean antolatu zuten. "Udaletxea izan zen bertsogintzaren lehenengo kabia, horregatik berezia izan zen Udalak otsailaren 15ean bertan eskainitako omenaldia", gogorazi du Uriak. Ondoren bertso eskolak sortu ziren. Udaletxeko ekitaldiari buruz zera dio: "Omenduak Maialen, Unai, Aitor, bertso eskolako gazteak, sor-tzaileak, eta tartean ni neu ere izan ginen. Gaiari lotutako irudi oso politak erakutsi zizkiguten bideo batean. Alkateak hitz batzuk esan zituen eta oposizioko alderdietako ordezkariak ere han ziren. Judith Monteroren saxofoiaren eta Jorge Gonzalez musikariaren doinu leunak edota Miren Gojenola aktorearen irakurtaldiak epeldu zuten giroa".

Testuinguru honetan Uriak herriko bertsolarientzat, batez ere abenduko Txapelketa Nagusiko lau finalistentzat, (Maialen Lujanbio txapelduna, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi), batzuk Hernani kanpokoak, baina bertako bertso eskolan haziak, hitz batzuk izan zituen: "Nik ur pixka bat eman nizuen, baina basamortua zuek zeharkatu duzue;uste baitut horrela dela, garbi daukadalako meritua beraiena dela".

"Finalaren bueltan jende pilo batek esan dit bide hura zabaldu ez bazen, agian, ume haiek ez zirela gaur bertsolari izango. Aukera hura izan ez bazuten alegia", esan zuen omenaldian Uriak eta jarraitu zuen: "Ontzat eman beharko dut jende askoren iritzi edo inpresio hori, batez ere, garai hartan egin genuenaren onarpena sentitu dudalako jende askorengan". "Ez dakit, hala ere, aste hauetakoa ez ote den gehiegizkoa izan. Esan nahi baita, zorionak, txalo eta besarkaden uholdea, alegia. Egindako lanaren onarpenaz gain, hunkituta sentitu naiz eta baita estimatua ere", gaineratu zuen.


Hernaniko bertsolarien harrobia ziurtatua dago etorkizunerako eta gainera aurrerantzean emakumeen txanda ere izango da

Herritarrek Uriari eskertzen diotenean egindako lana, berarentzat ez dela gogorra izan esaten du: "Zuei eskerrak, gustura egiteaz gain, nire-tzat ohore eta terapia ederra izan baita esperientzia zoragarri hau". Ez badu gehiago egin denbora ez zeukalako izan da. Bere alkate garaian, lantokian zortzi ordu sar-tzen zituen eta udaletxean beste sei ordu, aita lanak kontutan hartu gabe eta hori egunero. "Bertsoak niri gehiago eman dit nik bertsoari baino", laburbiltzen du.

Hiru eskola Paulo Ttikia Harrobi bat

Uriarentzat oso garrantzitsua izan zen herrian zeuden hiru bertso eskolak (Urumea eta Langile ikastolakoak eta Ereñotzukoa) batean batzean, herriko eskola sortuz duela 30 urte. "Askotan akordatzen naiz (lau finalistak) bederatzi urteko neska-mutilak zireneko garaiarekin eta orain oholtzan ikusten ditudanean oso sentsazio ederrak sentitzen ditut barruan eta askotan hunkitu egiten naiz. Inoiz esan izan dut nire besoetakoak sentitzen ditudala eta horregatik izango da emozioarena".


Lehenengo bertso eskolak udaletxean sortu ziren, horregatik oso egokia izan zen Udalak bertan egindako omenaldia

"Herriko bertso eskolarentzat, Hernanirentzat eta niretzat izugarria izan da 2017ko Bertsolari Txapelketa. Finalean herriko bertso eskolako lau bertsolari sartu dira eta txapela berriro herrira itzuli da. Sentimenduek eta malkoek bat egiten zidaten noiznahi, final aurretik, finalean eta baita final ondoren ere, Maialen, Aitor, Unai eta Beñat, bertso eskola bereko bertsolariak BECeko oholtza gainean!", gogorazi du hunkituta.

"Askotan galdetzen didate zein den formula, baina ez dakit. Niretzat bertso eskola soil bat baino gehiago izan zen. Bertsoaren teknika gehiegi ez genuen lantzen, pixka bat ikusten genuen, baina urte haietan oso giro familiarra, goxoa zegoen. Baina ez zait iruditzen horregatik izango denik aurtengo uzta oparoa".

Uriaren aburuz "zaila izango da beste horrelakorik errepikatzea". "Bertsolaritzan kirol munduan bezala zikloak izaten dira eta orain 25 bertsolari oso onak daude eta beste 25 onak", komentatu du.

Etorkizunera begira Hernaniko bertsolarien harrobia sendoa dela esan daiteke. Gainera, ziklo berri bat ere zabalduko da, emakumeena. Geroz eta emakume gehiago ari dira bertsolaritza munduan. Zaletasunaren aldetik ere, geroz eta jende gazte gehiago dago.


Lehenengo bertso eskolak udaletxean sortu ziren, horregatik oso egokia izan zen Udalak bertan egindako omenaldia
Hernaniko bertsolarien harrobia ziurtatua dago etorkizunerako eta gainera aurrerantzean emakumeen txanda ere izango da
Hernaniko Paulo Ttikia bertso eskolak hiru hamarkada bete ditu Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusian bere bigarren txapela lortu duenean. Oholtza gainean Hernanin hazitako lau bertsolari izan ziren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902