Orion ere jende-katea egingo dute

Berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko, hilaren 8an Orioko 700 ikasletik gora hartuko dute parte

Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Orio-Orioko Udalak ere bat egingo du martxoaren 8ko aldarrikapenekin, eta eskualdeko beste ikastetxeetara batuz, Orioko eskolako eta ikastolako haur eta gaztetxoek (LH1etik DBH4ra bitartekoek) ere jende-katea egingo dute datorren ostegunean ikastetxetik Herriko plazaraino.

Behin plazara iritsita, ekitaldi labur bat egingo dute, 10.00etan hasiko dena, eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko agiri bat irakurriko dute udaletxeko balkoitik. Agiriaren irakurketa bi ikastetxeetako DBH4ko ikasleek eta Xaltxerak taldeko ordezkari batek egingo dute. Segidan, eta ekitaldiari bukaera emateko, gaiari buruzko bertsoak kantatuko dituzte plazan bildutako guztiek.

700 ikasle baino gehiagoHamar ikasmailetako ikasle guztiek parte hartuko dute jende-katean;guztira, 700etik gora haur eta gaztetxo joango dira ikastetxetik plazara, eskutik helduta, beren irakasleekin. Plazako ekitaldian Orioko Xaltxerak emakume- taldeak ere parte hartuko du.

Egun bakarreko ekimena izan ez dadin, Orioko bi ikastetxeetako haurrek berdintasunaren gaia landu dute gelan egun hauetan eta, besteak beste, kolore moreko kartelak prestatu dituzte berdintasunaren aldeko mezuekin. Egun hauetan kartel horiek herriko denda eta tabernetan bana-tzen ari dira, jendearen bistan jartzea eskatuz eta herritar guztiak ekimenarekin bat eginez.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bi ikastetxeei, gai garran-tzizko hau elkarrekin lantzeko egiten duten esfortzuagatik eta erakusten duten inplikazioagatik.

Zarauzko Berritzeguneak bultzatuta, Urola Kosta eskualdeko ikastetxeek eta udalek elkarrekin antolatu dute ekitaldia eta antzera egingo da Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902