Haztegi ikastolakoen argazki erakusketa

Apirilaren 6a arte egongo da zabalik, Legazpiko kultur etxean: astelehenetik ostiralera, 17.30etik 20.30era

Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Legazpi- Haztegi ikastolak berrogeita hamar urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko argazki erakusketa antolatu du, Legazpiko Udalaren eta Ikatza argazkilari elkartearen laguntzarekin. Erakusketa kultur etxean egongo da ikusgai, apirilaren 6a arte: astelehenetik ostiralera, 17.30etik 20.30era.

Erakusketa ostiral arratsaldean ireki zuten eta jende askok parte hartu zuen inaugurazioan. Ikastolaren historia jasotzen duten ehunka argazki jarri dituzte ikusgai. “Berrogeita hamar urteotan asko dira egindako lanak eta gertatutakoak eta horien zatiak bildu nahi izan ditugu. Elkarlanean egindakoak dira guztiak. Denboran atzera egiteko, oroitzapenak berreskuratzeko... aukera paregabea da”, aipatu dute erakusketa antolatzeaz arduratu den lan taldekoek.

Bilketa Erakusketa prestatzeko argazki bilketa antolatu zuten. Herritarrei deia luzatu zieten, baina ikastolan bertan argazki asko zeuden. Erakusketako gehienak ikastetxearen artxibokoak dira. Garai guztietakoak ikus daitezke. Urteka sailkatu dituzte.

Hori bai, lehen urteetakoak gutxi dira. 2004tik aurrerakoak, berriz, gehiegi. Garai hartan kamera digitalak etxe guztietara sartu ziren eta ordutik familia guztiek ikastolarekin lotutako ehunka argazki dituzte. Sailkapena egitea oso zaila izango litzatekeenez, pantaila batean ikusi ahal dira.

Haztegikoek hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospa-tzeko, erakusketaz gain. Atzo lipdub bat grabatu zuten eta apirilean rock kontzertu bat egingo da. Horretaz gain, mendi irteerak egingo dituzte ikastolaren urtebetetzea ospatzeko. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902