Ziritik

Abstraktua

Xabier. Euzkitze - Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Arco azokari gezi ugari jaurtitzen dizkiote. Artista askok errefusatzen eta baztertzen dute, ikuspegi komer-tzial soilaren irizpideen baitako merkatua delakoan. Han presentzia dutenek, aldiz, izaterik lortu ez dutenen bekaitzari egozten dizkiote kritikak. Edonola ere, beti ematen du zeresana franko.

Arte abstraktua, subjektibotasunaren aterkipean, hala moduzko edozei sorkuntza bere baitan hartzen duen kontzeptua dela uste du askok, lan kaxkar eta lardatsari bide ematen diona. Arrazoiketa horren harira, Espainiako telebista kate batek amarru bat prestatu du. Bi eta hiru urteko haurren gela batera joan dira, dozena bat ume hartu dituzte eta hainbat margo eman dizkiete, mihise zuri batean nahi dutena egiteko lizentziarekin. Pintzelez hasieran, eskuz gero, mihisea erabat margotu dute. Lehortzen utzi ondoren, markotik askatu, tolestu eta ezkutatu egin dute, Arcoko segurtasun neurriei ixkin egiteko. Bai lortu ere. Berriz muntatu eta ertz batean eskegirik, ikusmiran zebiltzan artezaleen iritziak bildu dituzte;oso obra konplexua da, meditazio asko dago atzean. (.) Egilearen nahigabea eta tristura islatzen du. (.) Zolitasuna, korronteak... (.) Bistan da esperientzia handiko artista dela, bide bat bilatzeko desesperazioa ikusten da. (.) Karga erotiko handia du, erreprimituriko sexualitatea dago honen atzean. (.) Kolore nahasketa hori oso landua da (.) 15.000 euro balio duela? Ez zait asko irudi-tzen...

Lazkao Txiki etorri zitzaidan gogora, behin behar eta. Egun batean eskultura abstraktu baten inaugurazioan pare bat bertso kanta zitzan deitu zioten. Ekitaldiaren aurretik, makurtuta burdin okerrei begira dagoela, etorri zaio udal arduradun bat, artelana gustatzen ote zitzaion galdezka. Txiki handiak erantzun bikaina eman zion: ba al dakik zer pentsatzen ari nintzen? Hau egin duena ez, hau ulertzen duena dela artista!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902