Lankidetza Astea antolatu du Darahlik

Erakusketa batez gain, Zumaiako elkarteak Sahararen aldeko zenbait ekintza egingo ditu hilaren 11 arte

Sábado, 3 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zumaia- Zumaiako Darahli elkarteak Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du eta ostegunean hasi eta datorren hilaren 11 arte hainbat ekintza egingo dituzte Alondegiko Oxford aretoan.

Batetik, Sahara, 40 urteko exilioaerakusketa nagusia egongo da ikusgai Oxford aretoan. Azken sei urteotan saharar errefuxiatu eremuetan eta Mendebaldeko Saharan egindako zuri-beltzeko 40 argazkiz osa-tzen da etakusketa, eta Andoni Lubakik egindako argazkiak dira. Bestetik, audiobisualen txokoa ere jarriko dute aretoan, eta gai honen inguruko dokumental ezberdinak eta argazki-bideo muntaiak ikusi ahal izango dira. Azkenik, informazio-mahai bat ere izango da eta Darahliren eta proiektuen inguruko informazioa emango dute elkarteko kideek.

Astean zehar 18.00etatik 20.00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.

Baina erakusketaz gain, beste zenbait ekintza ere antolatu ditu talde zumaiarrak. Gaur, adibidez, ume-jolas tailerrak izango dira, 12.00etan, eta haurrek aurpegiak margo-tzeko, eskulanak egiteko edota puxika-jolasak egiteko aukera izango dute. Bestalde, datorren asteartean Darahli 2018 proiektua aurkeztuko da ofizialki. Hala, 18.00etan bidaian parte hartuko duten ikasleen gurasoei zuzendutako informazio-bilera egingo da, eta jarraian, 19.00etan, ekitaldi ofiziala egingo da Oxford aretoan, alkatea, ikastetxeko zuzendariak eta Frente Polisarioko delegatuekin.

Eta antolatutako egitarauari amaiera borobila emateko asmoz, erakusketa itxi baino egun bat lehenago, hau da, hilaren 10ean, Maria Martinezek eta Amaia Dominguezek kontzertua eskainiko dute. Emanaldia 19.00etan hasiko da Oxford bertan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902