Ekitaldia iragarri du Gure Esku Dagok Leidor aretoan

Ekainaren 10ean egingo den giza-katera begirako aurkezpen saioa izango da Tolosan martxoaren 17an

2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Tolosa- Martxoaren 17an Leidor betetzeko deialdi zabala egin nahi du Gure Esku Dago ekimenak. Musika, dantza, poesia eta aurtengo erronken inguruko informazio guztia eskainiko dituen ekitaldi berezira gonbidatu dituzte eskualdeko herritar guztiak.

Ekainaren 10erako prestatzen ari den ekimenari begirako ekitaldia izango da. Egun horretan, 201,9 kilometroko giza kate batek Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu, Eman eskua etorkizunari lelopean. Herritarron Itunean jasotako erabaki-tzeko arrazoiak plazaratzeko eguna izango da.

Gutxienez 100.000 lagun beharko dira giza katea osatzeko, eta, finan-tzaziorako ez ezik, antolaketarako ere, saretzearen garrantzia azpimarratu dute. Hain zuzen ere, martxoaren 17an jarriko dira martxan izen-emateak Tolosaldean, herrietako taldeen eskutik;bost euroren truke -zapi bat banatuko zaio parte-har-tzaile bakoitzari-. Ordurako sarean izena emateko aukera ere egongo da. Mendaron (Debabarrena) kokatuko diren bederatzi kilometrotan, gutxienez 4.500 lagunek parte hartzea izango da eskualdeko erronka.

Tolosaldean apirilean egingo diren mintegi parte-hartzaileetan erabakitzeko 2019 arrazoi bilduko dira eta ekainaren 10eko giza katean plazaratuko dira. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902