Bi familia errefuxiatu hartu ditu Zarautzek ‘Auzolana’-ren baitan

Joan den uztailaz geroztik bizi dira Zarautzen, Eusko Jaurlaritzaren programari esker

Ane Roteta - Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Hotz Zarautzeko kideak, CEAR Euskadiko ordezkaria eta Zarauzko Udaleko Kooperazio zinegotzia, atzoko prentsaurrekoan.

Hotz Zarautzeko kideak, CEAR Euskadiko ordezkaria eta Zarauzko Udaleko Kooperazio zinegotzia, atzoko prentsaurrekoan.

Galería Noticia

Hotz Zarautzeko kideak, CEAR Euskadiko ordezkaria eta Zarauzko Udaleko Kooperazio zinegotzia, atzoko prentsaurrekoan.

Zarautz- Espainiako gobernuak 17.000 errefuxiatu hartzeko konpromezua hartu zuen 2015ean, baina hiru urteren ondoren, zifra horiek ez dira inolaz ere bete. Espainia mailan, hain zuzen ere, 2.600 errefuxiatu besterik ez dira hartu, eta Euskal Autonomia Erkidegora berriz, 167 iritsi dira bi urtean. Hala adierazi zuen atzo prentsaurrekoan Iskander Garciak, CEAR Euskadiko Gipuzkoako koordinatzaileak.

Zarauzko Udala lanketa bat egiten hasi zen orduan, “Zarauzko herria errefuxiatuak hartuko dituen herria” izateko asmoarekin, eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Auzolana programaren baitan, asmo hori errealitate bihurtu zen. Izan ere, joan den uztailean Libanotik etorritako bi familia siriar iritsi ziren Zarautzera. “Oraindik egiteko lan asko dagoen arren, esan dezakegu hein batean behintzat gure asmoa lortu dugula. Zarauzko frantziskotarren laguntzaren bitartez errefuxiatu horiek bizilekua dute eta eskertzekoa da hori”, azaldu zuen atzo Patxi Elola Kooperazio zinegotziak. Zentzu horretan, nabarmendu zuen Zarauzko Udalak lehen pauso batzuk eman dituela errefuxiatuak hartzeko eta ibilbide honi jarraipena emateko konpromezua duela.

Bi familia horiek CEAR Euskadi eta Hotz Zarautzen laguntza izaten ari dira integrazioa eta gizartera-tzea ahalbidetzeko. CEAR Euskadiko Iskander Garciaren iritziz, “errefuxiatuen gizarteratzea benetazkoa izan dadin herri txiki edo ertainetan aukera ezberdinak daude”, eta Zarautzera etorritako bi familiei arreta integrala eskaini diete.

“Gure helburua beraien gizarteratzea eta autonomia maila bat lor-tzea da eta horretarako hainbat mekanismo jartzen ditugu martxan;hala nola, aholkularitza juridiko eta psikologikoa, lanerako prestakuntza eta orientazioa, eta gizarte arreta”, azaldu zuen Garciak. Hala, bi familia horiek euskara eta gaztelania ikasten ari dira eta bi familietako haurrak eskolara doaz, “gure bizitzara normaltasunez egokitzen”. Horretaz gain, nabarmendu zuen bi familiak “oso gustura eta pozik” daudela Zarauzko herrian.

Agate Burgañak, Hotz Zarautzeko ordezkariak, bere aldetik, albiste honen berri jakin zutenean ekimena gogoz hartu zutela azaldu zuen: “Berehala lanean jarri ginen beraientzako etxebizitza lortzeko. Bi familia jator dira, gu bezalaxe beraien seme-alabak nola hazten diren ikusi nahi dutenak, bakean eta egoera seguruan, eta egia esan oso gustura gaude beraiekin. Guk antolatzen ditugun ekintzetara gonbidatuak izaten dira beti eta harreman estua izaten saiatzen gara beren beharrei erantzun ahal izateko”. Amaitzeko, esperientzia berri hau ikusita, eskuzabaltasuna eta borondate onarekin pertsona hauen harrera posible dela eta “aberastu” egiten gaituela azpimarratu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902