Enpleguaren kalitatea hobetu nahi du Azpeitiak 2018an

Eskualdeko eta Gipuzkoako langabezia tasa baxuena duen herria da

Eregi - Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:44h

Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia.

Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia. (Eregi)

Galería Noticia

Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia.

AZPEITIA- Urtarrileko datuen arabera, %8,8koa da Azpeitiko langabezia tasa. Emaitza hauek Udalak 2013 urtean abian jarritako Ekonomiaren Sustapen Planari zor zaizkio. Izan ere, langabeziari aurre egiteko eta herriko ekonomia sustatzeko jarri zuen martxan Plana eta urte guzti hauetan, herriko hainbat enpresa lagundu ditu diruz. Orain, langabezia tasa jaistea lortuta, hurrengo erronka nagusia lanpostuen kalitatean eragitea eta lanpostu duinak sortzea nahi duela aurreratu du.

"Datu objektiboei begiratuta, eskualdeko langabezia tasa baxuena dugu. Bailarako, Gipuzkoako eta zer esanik ez, Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino tasa baxuagoa dugu. Langabezia tasa baxua dugu, baina lanpostuen kalitateak oso kezkatuta gauzka. 2018ko sustapen ekonomikora laguntzetan horixe izango dugu ardatz, lan baldintzak hobetzea eta prekarietatea jaistea. Horixe da gure konpromisoa", agertu zuen atzo Eneko Etxeberria alkateak.

Modu honetan, 2018 urtean zehar 300.000 euro bideratuko ditu Azpeitiko Udalak Ekonomiarako Sustapen Planera. "Gure tamainako Gipuzkoako herrien artean, ekonomian gehien inbertitzen duenetako udaletako bat izango gara seguruenik", gaineratu du Etxeberriak.

Iazko Ekonomiaren Sustapen Planari esker, Azpeitiko 90 enpresa proiektu lagundu zituen Udalak. Lau lerro desberdinetan banatu ziren diru laguntzak, Proiektu ekintzaileak eta izaera soziala duten proiektuak, Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegu sustapena finantzatzeko proiektuak, Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantza-tzeko proiektuak eta Ekintzailetasuna sustatuz enpleguaren sorrera bultzatzeko proiektuak.

Hala, 2017 urteko Planaren baitako lau lerroetara aurkeztutako proiektu guztien artean 331.930 euro banatu zituen denera Udalak. Gainera, nabarmentzekoa da Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegu sustapena finantzatzeko proiektuak lerroaren baitan, hamabi kontratazio, 27 inbertsio edo lan proiektu, lehen sektoreko bi berrikuntza lan, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko proiektu bat, alokairuarekin lotura duten hiru laguntza eta Alde Zaharreko bi obra lagundu direla.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902