Tolosak plaka bat jarriko du “inposizioaren aurka”

EAJk eta EH Bilduk mozio bat onartu dute bandera espainiarra udaletxeko balkoian jartzearen kontra

Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Tolosa. Duela egun batzuk Tolosako Udalak bandera espainiarra jarri du udaletxeko balkoian Espainiako Estatuak egindako errekerimendu judizialari erantzunez. Honen harira, aste honetako osoko bilkuran EAJk aurkeztutako mozioa babestu du EH Bilduk eta PSE-EEk aurkako bozka eman dio testuari. Besteak beste, “inposizioaren aurka” plaka bat jartzea erabaki dute bi alderdiek.

Ezarriko den plaka horri honako testua gehituko zaio: “Bandera espainiarra zigor mehatxupean ezarritako bandera da gure erakundean. Tolosar gehienon nahiaren kontra eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duenaren ohial, haizeak ironiaz darabilena”.

PSE-EEko ordezkariak, Christian Fernandezek, horrela arrazoitu zuen bere aurkako bozka: “Gaur egungo marko arauemailea errespetazen dugu eta sententzia judizialak errespetatzen ditugu”.

EH Bilduren izenean Ibai Iriartek hartu zuen hitza: “Inposizio hau Espainiar Estatuak duen kultura demokratikoaren isla da. Legeak jendearen nahiak asebete behar ditu, eta espainiar Konstituzioak hori ez du bermatzen”. EH Bildu Udalean zegoenean bandera txiki batzuk jarri zituztela eta, orduan, testu bateratua onartzea “ezinezkoa” izan zela gogoratu zuen. “Guretzat garrantzitsua da horrelako erantzunak bateratuak izatea, eta udal gobernuarekin bat egingo dugu” gehitu zuen Iriartek. Honen inguruan, alkateak adierazi zuen mozioak “ez duela balio behar bi alderdi abertzaleen arteko ezberdintasunak areagotzeko”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902