Beasainek bere kudeaketa eredua zabaldu nahi du

Zallako ordezkariek Goierriko udalaren egitasmo nagusiak ezagutu dituzte

M. Aranburu - Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Zallako Udaleko ordezkariei udal kudeaketa azaltzen.

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Zallako Udaleko ordezkariei udal kudeaketa azaltzen. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Zallako Udaleko ordezkariei udal kudeaketa azaltzen.

beasain. Zallako (Bizkaia) Udaleko hainbat ordezkari Beasainen izan dira egunotan bertako Udalaren kudeaketa eta abian jarritako egitasmoak ezagutzeko. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak udal Gobernuak enplegu sustapenean, hizkun-tza politikan eta hondakinen kudeaketan martxan jarritako egitasmoak eta hauen emaitzen berri eman zien.

Beasaingo kasuan, pertsonak ardatz hartuta “ongizatean eta bizi kalitatean eragin zuzena duen enpleguaren sustapenari berebiziko garrantzia eta lehentasuna” eman zaiola aipatu du alkateak. Horretarako, enpresak eta langabetuen ezaugarriei arreta ipiniz enpresen beharretara egokitutako langabetuentzako formazio saioak antolatu direla gehitu zuen, “langabetuen profilak ikasketa eta formazioa aintzat hartuta”. Horren emaitza izan da, besteak beste, Goierri Lanbide Eskolako formakuntza saioak eta ikastaroak eta Ikolan-lanaldi enpresak antolatutako ikastaroak. Enplegua sortzeko hartutako erabakien artean, ekintzaileentzako Anezka zerbitzu enpresa gunea sortu izanaren nondik norakoak ere azaldu zizkien Aldasorok Zallako ordezkariei eta baita coworking-erako zuzendutako diru-laguntzak, edota behar gehien dutenentzako baratze sozialetako tailer okupazionalak sortu izana. “Erabaki horiek eragina izan dute Beasaingo enplegu sorreran”, azaldu zuen alkateak.

Baina horiek ez dira izan enpleguaren inguruan martxan jarri diren plan bakarrak, izan ere, bertako merkataritza bultzatzeko hileko lehen larunbateko azoka berezia martxan jartzea eta Erauskin plaza inguruko eremua oinezkoentzat lehenesteko proiektua abian jarri izana “tokiko ekonomia suspertzearen aldeko egitasmoak” zirela argudiatu zuen: “Honek guztiak azken urtean Beasaingo langabezia tasak %10 jaistea suposatu du”.

euskara indartuzHizkuntza politikan, Beasain euskaldunago bat lortzeko emandako urratsetan, “hizkuntza errefortzurako udal zerbitzuak, merkataritzan euskara sustatzeko plana eta Euskaraldia zein Euskararen eguneko maratoia martxan jarri izana” nabarmendu zituen alkateak. Horiez gain, mahai gainean jarri zituen erdietsitako lorpenak;hala nola, euskarazko lehen kalkulagailuaren sorrera babestu izana Casiorekin batera, Udalak euskarazko Bikain urrezko ziurtagiria eskuratu izana, Garabide elkartearekin hizkuntza gutxituak babesteko eta laguntzeko hitzarmena, eta abian daudenak ere aipatu zituen;tartean, euskara eta generoa uztartuz kirol arloko diagnosi kualitatiboa abian jartzea, kirolean euskara sustatzeko programa jar-tzea herriko futbol eta saskibaloi taldeetan, edota udal euskaltegiko zerbitzu karta berria eta ikastaroen eskaintzaren dibertsifikazioa.

Zallatik etorritako ordezkariek interes berezia jarri zuten hondakinen kudeaketaren gaian. Alkatea Sasieta mankomunitateko presidentea da eta Beasain jasangarriago baten alde egindako kudeaketa azaldu zuen: “2016an ezarritako edukiontzi grisak oso emaitza onak eman ditu eta horien erabilerarako aurretik egindako sentsibilizazio kanpaina oso garrantzitsua izan da”, azaldu zuen. Balioan jarri zituen Aldasorok errefusa bota-tzeko egunak bira murriztu izana eta pixoihalentzako edukiontzi berezia ezartzea. “Honen ondorioz, gaikako bilketan, %49tik %75erako saltoa eman da, 2020erako Europatik etxeetako hondakinen bilketarako ezarritako %60ko helburua gainditu dugu”, zehaztu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902