Soraluzek Arane kiroldegiko instalazioak berritu ditu

Udalak 22.811 euroko aurrekontua izan du hobekuntza lan guztiak egiteko

Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 10:57h

Kiroldegirako sarbide kontrol - sistema berria.

Kiroldegirako sarbide kontrol - sistema berria. (Argazkia: Soraluzeko Udala. )

Galería Noticia

Kiroldegirako sarbide kontrol - sistema berria.

Soraluze. Soraluzeko Udalak hobekuntzak egiten jarraitzen du kirol instalazioetan. Modu honetan, urte berria hastearekin batera, Arane kiroldegian hainbat berrikuntza lan burutu ditu. "Udal Gobernuaren helburua kiroldegia ahalik eta txukunen eta egokien mantentzea da, herritarrek kirol azpiegitura egokiak izan ditzaten, eta horregatik egin da inbertsio berria instalazioak berritzeko zein bertan burutzen diren kirol-jardueretarako material ezberdina erosten", agertu dute udaletxetik.

Hala, egin diren berrikuntzen artean aurkitzen dira kiroldegirako sarbide kontrol-sistema berria. Gesmay enpresak ezarri du eta 5.503,08 euroko aurrekontua izan du. Era berean, kiroldegiko desfibriladorearentzat bitrina bat eta partxe berriak erosteko 482 euro ordaindu dira. Haurren dantza-saioetarako barrak ere erosi dira eta hauek 1.003 euroko kostua izan dute.

Arane kiroldegiko galdara-gelan zeuden hutsuneak konpontzeko beharrezko lanak egitea ere erabaki du Udalak. Lan hauek Tarte enpresak egin ditu eta 13.490 euroko aurrekontua izan dute. Azkenik, igerilekurako kirol-material desberdina erosi da 2.331 eurorekin. Aranen egin diren hobekuntza lan guztien aurrekontua, beraz, 22.811 eurotakoa izan da.

Lan hauekin jarraipena ematen zaie Soraluzeko Udalak iaz kiroldegian egin zituen hobekuntzei. Izan ere, 2017an eraikina legeak ezarritako segurtasun neurrietara egokitzera bideratutako lanak egin ziren, igerilekuko zein antzokiko larrialdietarako irteera berriak eginez eta segurtasunerako argiteria aldatuz. Gainera, Udal ordezkariek aurreratu dutenez, eraikina handitzeko asmoa du Soraluzeko Udalak, "kiroldegiari solairu bat gehituz, herrian kirol eta kultur azpiegiturei dagokionean dauden beharrak asetzeko asmoarekin", agertu dute.

ETXABURUETAN ALDAKETAK Gabolats kaleko 28 eta 36 zenbakien artean egiten ari diren urbanizazio lanek hainbat aldaketa eragin dituzte herriko trafikoan. Urtarrilaren amaieran hasi ziren Gabolats kaleko lanak eta ordudanik, bertako garajeetarako sarrera zubi nagusitik zein Etxaburueta kaletik egin ahal izan da, kale bietako piboteak zabalik egon direlarik une oro.

"Orain, aldiz, Etxaburueta kalea arratsaldez trafikora zabalik egoteak arazoak sortzen dituela herritarren artean ikusita, arratsaldeko 15.00etatik aurrera kalea ibilgailuei ixtea erabaki du Soraluzeko Udalak". Honela, bihartik aurrera, eta Gabolats kaleko obrek irauten duten bitartean, Gabolats kaleko garajeetako jabeek zubi nagusia erabili beharko dute sartzeko eta Balgieta kalea (Gabolatseko zubia), aldiz, irteteko.

Gabolats kalean egiten ari diren lanen oinarria, oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez;eta era berean, aparkaleku gunea berrantolatu eta irisgarritasun alorreko araudia betearazi. Horretarako, espaloia eta bidea eraitsi egingo dira, ondoren kale berria maila berean eraikitzeko. Bide batez, bide-zorua altxatu egingo dela aprobetxatuz, ur-horniketa sarea hobetzeko lanak ere egingo dira. Lanak Construcciones Morga enpresa ari da egiten, eta obra guztiaren aurrekontua 130.978,92 eurokoa da. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902