Maria Lasak zinegotzi kargua utzi du Tolosan

Kristina Pelaezek hartuko du bere lekua EH Bilduren udal taldean, ia ziur, martxoko osoko bilkuran

Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Tolosa- Maria Lasak (EH Bildu) zinegotzi kargua utzi zuen atzo Tolosako Udalean burutu zen ohiko bilkuran. Bere lekua Kristina Pelaezek hartuko du, ia ziur, martxoan egingo den osoko bilkuran.

Lan profesionala eta udaleko erritmoa uztartzeko zailtasuna izan da Lasaren kargu uztearen arrazoia. Horren harira, EH Bilduk adierazi du “oposizio lanak militantzia handia” eskatzen duela: “zinegotziok 2015-2019 agintaldiko ia hiru urteotan, ahal izan dugun neurrian egokitu dugu gure bizitza, baina, batzuetan ezinezkoa suertatzen da”.

Tolosako EH Bilduk eskerrak eman dizkio Maria Lasari, eta “bidelagun izaten jarraitzea” espero dutela adierazi dio.

Aurreikuspenen arabera, Kristina Pelaez zinegotzi berriak martxoko osoko bilkuran hartuko du zinegotzi kargua. “Bere lan politikoa gizarte politiken, hizkuntza politikaren eta hezkuntzaren, kulturaren, festen, gazteriaren eta berdintasunaren bideetara zuzenduko du, nagusiki”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902