Irakurzaletasuna eta euskal literatura, eskutik

Bihar bertan hasiko dute Beasainen ‘Irakurri, oparitu eta gozatu’ kanpaina

M. Aranburu - Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Mari Paz Martin, Joxe Goikoetxea, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel ekimenaren aurkezpenean.

Mari Paz Martin, Joxe Goikoetxea, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel ekimenaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Mari Paz Martin, Joxe Goikoetxea, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel ekimenaren aurkezpenean.

beasain- Beasaingo UdalakIrakurri, oparitu eta gozatuegitasmoaren edizio berria aurkeztu zuen atzo. Iaz bezala, aurten ere helburu berdina izango du. Hala azaldu zuen Xabier Matarranz, kultura zinegotziak: “irakurzaletasuna bultzatu eta beasaindar gehiago euskal literaturara hurbildu nahi ditugu. Baina horrez gain, dagoeneko dauden irakurleak ere saritu nahi ditugu”. Aurkezpen ekitaldian, Udal bibliotekako arduraduna den Olaia Eskitxabel, Udal Euskaltegiko zuzendaria, Mari Paz Martin, eta Joxe Goikoetxea irakurle taldekoa izan ziren, izan ere, Udalak hiru elkarteko horiekin batera antolatu ditu datozen asteetako ekintzak.

Egitarau oparoa antolatu dute martxoan hasi eta apirilera bitartean, nahiz eta beste herrietan ekaina arte luzatuko diren. Hain zuzen, ekimen hau Topaguneak bultzatua da eta Euskal Herriko 52 herritan egingo da. Bihar izango da lehen ekintza eta Igartza Jauregian, 19.00etan, XIX. Igartza Literatura Bekan saritutako liburuaren aurkezpena izango da, Ekaitz Goienetxearen Zaldi mamarroaeleberriarena. Bestalde, mahai inguruak, ipuin kontaketak, liburu aurkezpenak, idazlan lehiaketak eta sari emateak ere egingo dira.

irakurleak sarituzUdal bibliotekatik egitasmo hau garatzeko hiru urrats eman behar izango direla jakinarazi zuen Eskitxabelek: “hasteko, bibliotekak mailegatutako euskarazko liburua hartu behar da, ondoren irakurri eta itzultzerakoan, irakurleak liburuari buruzko fitxa bete behar du. Bibliotekan erosketa bale bat emango diote Mirentxu liburu dendan gastatu ahal izateko: txartel hori erakutsita %35eko beherapena izango du”. Gainera, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€-ko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian. Bestalde, sei saioz osatutako irakurketa tailerra ere antolatu du Udal Euskaltegiak eta Enigma nobela beltza landuko dute.

Herriko irakurle taldearen eskutik, euskara eta euskal literatura indar-tzeko Euskal liburua kalera herri ekimena burutuko dute bigarrengoz, apirilaren 20, 21 eta 22an. Iaz hasitakoari eutsiko diote eta Ezkiagatik Dolarea parkerainoko ibilbidea osatuko dute hiru geldialdi eginez irakurketa tarteak egiteko. Musika eta dantzaz girotuko dute ibilbide osoa eta amai-eran Joxan Artze omenduko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902