Goierri Eskola eta Suediakoak harremanak estutu dituzte

Gothenburg Technical Collegeko bi ordezkari izan dira Goierri Eskolako eredu inklusiboa ezagutzen

Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

ordizia- Goierri Eskolaren eta Suediako Gothenburg Technical Collegearen (GTC) arteko harremana aspalditik dator baina azken hilabeteetan estutuz joan da. GTC Volvo Groupeko eta Gotemburgo hiriaren eskola da. Goierriko hezkuntza inklusiboaren inguruan gehiago ikasi nahi izan dute eta joan den astean hango bi ordezkari izan dira Goierri Eskolako eredua ezagutzeko asmoz.

Horretarako, Suediako delegaritzak job shadowing edo behaketa bidezko ikasketa teknika jarri du praktikan Goierrin egon den lau egunetan. Joseba Ramos irakaslea arduratu da pedagogia positiboaren inguruan egiten ari diren lana suediarrei aurkezteaz, Goierri Eskola, Hetelen eskutik eta Alemaniako, Herbeheretako, Finlandiako eta Turkiako hainbat zentrorekin elkarlanean, garatzen ari den Inclusive VET proiektua azalduz. “Volvoren eskolak eta Goierri Eskolak harreman handia dugu. Ideiak, ezagutzak, metodologiak eta programak partekatzen ditugu eta ikasle-trukea ere urtero egiten dugu. Eskola biak testuinguru industrial batean kokatzen dira eta inguruko enpresen beharrei erantzuteko sortuak dira. Gainera, patronatua enpresek eta udalerriek osatzen dute gurean eta haien kasuan, jabetza Volvo etxearena eta Gotenburgoko hiriarena da”, azaldu zuen Ramosek.

Goierri Eskola eskaintzen dituen praktika orduengatik bereizten da Ikaslani esker eta GTC-ek ere an-tzerako aukera ematen die ikasleei, atzerrian praktikak egiten dituztelarik. “GTCek ez du Suediako sistema estandarra jarraitzen baina gobernuaren baimena du bere erara funtzionatzeko”, gehitu du. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902