Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia Antzerki Saria Xake konpainiak lortu du

? |

Harri Fernández Iker Azurmendi - Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ainara Ortega, Kepa Errasti, Getari Etxegarai eta Xabier Ormazabal, atzo, antzezlanaren aurkezpenean.

Ainara Ortega, Kepa Errasti, Getari Etxegarai eta Xabier Ormazabal, atzo, antzezlanaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Ainara Ortega, Kepa Errasti, Getari Etxegarai eta Xabier Ormazabal, atzo, antzezlanaren aurkezpenean.

donostia- Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia An-tzerki Saria, hiriburuko Kultura zinegotzi Jon Insausti eta Euskara Zerbi-tzuko zuzendari Edurne Otamendik atzo publiko egin zutenez.

Insaustik gogoratu zuen, Mami Lebrunek aurten lortutako saria, dramaturgia euskaraz lantzen duten konpania profesionalei ematen zaiela. Xake Konpainiak bere lehen lanarekin lortu du 2017an euskaraz eskainitako antzezlanik onenaren aitormena, lehiaketan parte hartu duten beste hamalau obren aurretik. Victoria Eugenia antzokian taularatuko da martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean. Sarrera doakoa izango da.

Xake Produkzioak konpainiako lanak Egoitz (Kepa Errasti) eta Mirenen (Ane Pikaza) istorioa kontatzen du. Egoitzen amona, Kontxa, berriki hil da, bikoteak omenaldi bat egin nahi dio eta horren ardatz bezala ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko.

Zinegotziaren esanetan epaimahaikideek antzezlanak transmititzen duen “energia” eta ikusleak “emozionatzeko” duen gaitasuna kontuan hartu dituzte. Gainera, aukeratutako tematika -heriotza- zaila izanik, konpainiak lan “bikaina” egin duela gehitu zuen.

Epaimahaiak nabarmendu egin du Xake Produkzioak konpainia berri bat izanik ere, obra hau gauzatzeko “zailtasunak eta arriskuak” hartu dituela eta lan xumea izanik baliabide gutxirekin “emaitza bikaina” lortu dutela. Aktoreen lana ere goraipatu dute, “zirrara sortzeko gaitasun handia erakutsi baitute, eta aktore lanetan ez ezik, dantzan eta kantuan ere trebetasunez aritzen baitira”.

Otamendik gaineratu zuen epaimahaiak antzezlanaren hizkuntzaren erabilpena ere balioetsi duela. Mami Lebruneko pertsonaia bakoi-tzak euskalki bat hitz egiten du eta euskalki horrek “lagun bakoitzari forma ematen dio”.

hurrengo lanaKonpainiak 12.000 euro jasoko ditu eta baita Chari Goienetxek egindako Ilargi artelana ere. Insaustik aditzera eman zuenez, Xakek martxoaren 27an dirusaritik 10.000 euro jasoko ditu eta gainerakoa jasotzeko, 2020. urtea bukatu aurretik euskarazko an-tzerki-lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Honen inguruan, Mami Lebruneko zuzendari Getari Etxegaraik esan zuen, jada, obra berri bat prestatzen ari direla. Antzezlanak Lur izenburua izango du eta “familia guztiaren-tzat” izango da.

zaletasuna zabalduzInsaustiren esanetan, antzerkiak harrera ona du Donostian. 2017n helduentzat programatutako 19 antzerki-lan eta 33 emanaldiek 8.000 ikusle baino gehiago izan dituzte. 19 horietatik, 15 izan dira Antzerki Sarian parte hartzeko baldintzak betetzen zituztenak.

Otamendik, bere aldetik, azaldu zuen 2001ean sariketa hau lehen aldiz ospatu zenetik, publikoarengan zaletasuna hazi egin dela eta euskarazko produkzioen eskaintza urtez urte egonkortu egin dela.

próximos espectáculos

Fechas. 9-11 de marzo.

Dónde. Sala Club del Victoria Eugenia.

Tipo de espectáculo. Obra de teatro.

Autor. César Enriquet Cabaret.

Entradas. 12 euros.

Fechas. 6 y 7 de abril.

Dónde. Teatro Victoria Eugenia.

Tipo de espectáculo. Danza.

Compañía. Malandain Ballet de Biarritz.

Entradas. 15, 24 y 32 euros.

Fechas. 28 de abril.

Dónde. Teatro Victoria Eugenia.

Tipo de espectáculo. Obra de teatro.

Compañía. Producciones Teatrales Contemporáneas.

Entradas. 10, 18 y 22 euros.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902