Debako liburutegiak irakurketa kluba abiatuko du bihar

Saioak hilean behin izango dira, maiatza bitartean, eta Yolanda Arrieta idazleak gidatuko ditu

Eregi - Martes, 27 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 11:24h

DEBA- Irakurketa kluba abiatuko da Deban bihar. Udalak antolatutako ekimenak, bakarkako irakurketa taldean partekatzeko helburua du eta Yolanda Arrieta idazleak gidatuko du kluba.

Saioei dagokienez, hilean behin egingo dira Debako Ostolaza Udal Liburutegian, eta maiatza bitartean luzatuko dira. "Hilabete batean euskarazko liburua landuko da, eta hurrengoan, aldiz, gaztelaniaz irakurritakoa", aurreratu dute arduradunek.

Hala, hilabete bakoitzean jorratuko den liburua erabaki dute eta honako hauek izango dira;biharko lehenbiziko saioan Uxue Alberdik iaz argitartu zuen Jenisjoplin liburua izango da, martxoaren 21ean, Alejandro Palomasek 2015ean atera zuen Un hijo, apirilak 25ean, iaz Susa argitaletxeak kaleratutako Eider Rodriguezen Bihotz handiegia, eta azkenik, maiatzak 30ean, Julie Otsukaren Buda en el ático liburua izango dute oinarri.

Irakurketa kluba ekimen berrian parte hartu nahi duten herritarrek 16 urtetik gora izan beharko dute eta aurrez izena eman behar dute liburutegian bertan. Saioak Ostolaza Udal Liburutegian eskainiko dira, asteazkenetan, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, 19.00etatik 20.30era bitartean. Partaide bakoitzak bere kontura lortu beharko du saio bakoitzean landuko den liburua.

AZPEITIAN GAUR  Azpeitiko udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldi berri batez gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean. Solasaldia 18.00etan izango da liburutegian bertan eta Anjel Lertxundiren Zu liburuari buruz hitz egingo dutela aurreratu dute solasaldiko arduradunek. Dinamizatzaile lanak, berriz, Pako Aristi idazleak egingo ditu. Saioak hilean behin izango dira, maiatza bitartean, eta Yolanda Arrieta idazleak gidatuko ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902