Usurbilek Mugikortasun Plana aurkeztuko du bihar

Bilera 18.00etan hasiko da Sutegin eta herritarrek alkateari eta udal arkitektoari galderak egin dakizkiekete

Martes, 27 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Askatasuna plaza birmoldatzea aurreikusten da.

Askatasuna plaza birmoldatzea aurreikusten da. (Argazkia: A.M.)

Galería Noticia

Askatasuna plaza birmoldatzea aurreikusten da.

Usurbil- Usurbilgo espazio publikoaren antolamendu berriaz eta mugikortasunaz hausnartzen aritu dira Udala eta herritarrak eskuz esku azken hilabete luzeotan, Kale Irekiakparte-hartze prozesuan.

Parte-hartze prozesu horri behar bezalako amaiera emateko, Usurbilgo Udalak jendaurrean aurkeztuko ditu emaitzak, ekitaldi batean, bihar, 18.00etan Sutegi kultur etxean. Bertan aukera egongo da Xabier Arregi alkateari eta Jone Miner udal arkitektoari nahi adina galdera egiteko.

Udaletik aditzera eman dutenez, herritarrek egindako ekarpenekin, Mugikortasun Plana osatu dute arkitektoek eta teknikariek. Plan horren edukiak, laburbilduta, liburuxka batean jaso dira herritar guztiei, modu argian eta ulerterrazean, erakusteko asmoz. Modu batez edo bestez, 60 herritarrek eta 196 haurrek hartu dute parte, eta emaitza oso aberasgarria izan da.

“Non gauden aztertuta, Usurbil bizigarri eta atsegina eraikitzea zerumugan, gure herriko espazioen eta ibilbideen ikuspegi berritua aurkituko duzu aldizkarian. Etorkizunari begirako lana da, datozen urteetan Usurbilek zer aldaketa izango dituen markatzen duena”, adierazi dute Udaletik.

Mugikortasun Planaren eduki nagusiekin erakusketa bat ere paratuko da Sutegin, eta bihar bertan zabalduko da. Herritar guztiek izango dute ekitaldira hurbiltzeko aukera. Erakusketa martxoaren 16ra arte izango da zabalik. Bestalde, eduki guztiak Udalaren webgunean daude ikusgai.

Izan ere, Mugikortasun Plan honek espazio publikoaren eta ibilbideen beste antolamendu bat proposatzen du, baita hainbat ekintza urbanistiko ere. Guztira, 55 aktuazio aurreikusten dira. Liburuxka horretan herritarrek Kale Irekiak parte-har-tze prozesuan lehentasunezkotzat jo dituztenetako batzuk baino ez dira azaltzen. Ekintza horiek ez dira denak batera egingo. Plangintza bat da, eta bidea zehazten dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902