Ziritik

Hiltzeko gazteegi

Xabier Euzkitze - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 06:03etan eguneratua

orduan gaur baino zorrotzagoa zen muga. Zenbait gauzak orain ez bezala elkartzen gintuzten halere. Gaur egun pentsaezina litzatekeen erronkan, pilotari baten eta bikote baten arteko norgehiagoka izan zen. Lehen partida Lapurdin jokatu zuten, frantses-pilotekin. Ladutxe eta Harranbillet aise nagusitu ziren, airean irabazi zioten Gallastegiri. Bueltako partida ez zen hegoaldean izan, Madrilen baizik. Orduan plaza garrantzitsua zen Madril. Bakarrak bi gauza behar ditu bikote on bati irabazteko: aparteko joa eta hausteko moduko pilotak. Han ez zen uztairik (gerora pilotaren diametroa neurtzeko erabili izan denik), ez pisurik. Ipartarrek esatera, “libra erdiko pilota” eraman zuen eibartarrak. Atera du sakea Migelek. Harranbilletek eraman ezin. Atera du bigarrena. 2 eta 0. Atera ditu zazpi. 7 eta 0. Ladutxek esan dio bere buruari: “Azkaindik Madrilera etorri, harmailak mukuru bete, galtza xuriak jantzi eta pilotarik jo gabe ezin itzuliko nauk etxera!”. Zortzigarren sakeari tira dio kolpea airez. Hatza hautsi. 22 eta 0 irabazi zuen bakarrak. Hurrengo eguneko trenean umil-umil Hendaiarantz doazela, ondoko bidaiariak esan die: “Señores, ¿han leído esto? Gallastegui gana 22-0 a la pareja francesa. Esto tiene que ser una errata.” Bi lapurtarrak leihotik begira.

Nabarmentzeko bi baldintza hauetako bat bete behar omen da: besteak baino lehenago iritsi edo besteak baino hobea izan. Migelek biak zituen. Atano ez zuen mendean hartu azkoitiarrak 44 urte zituen arte, baina beste inor baino lehenago iritsi zela diodanean ez naiz horretaz ari, prestakuntzaz baino. Ikustekoa da Eibarko Astelena pilotalekuan dagoen argazkia, Migel soka-dan-tzan ageri dena. Hura gizona, hura! Horrek ere asko lagunduko zion, noski, besteak baino hobea izaten.

Omenaldi hunkigarria egin zioten atzo Migel handiari. 100 urte harrapatzeko gauza asko beharko dira: zortea, osasuna... baina, batez ere, bizipoza. Miresgarria da eibartarrak erakusten duena. Migel Gallastegi, hiltzeko gazteegi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902