Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elgoibarrek familia eredu berriez hausnartuko du

Udalak antolatutako ‘Guraso formakuntza 2018’ proiektuko bigarren saioa izango da asteartekoa

Sábado, 24 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Elgoibar- “Familia eredu berriak” tertulia antolatu du astearterako Elgoibarko Udalak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartea, Ikastolako Guraso Kontseilua, Haurreskolako guraso eta Institutoko Arreiturrekoak Guraso Elkartearekin lankidetzan. Gipuzkoako guraso bananduen Agipase Elkarteak zuzenduta, hitzordua Kultur Etxeko Hitzaldi gelan izango da, 18.00etan eta elebitan.

Guraso formakuntza 2018proiektuaren barruan dagoen ekimen honek, familia ereduak izan duen bilakaera aztertzea, eta horrek gurasoengan eta ondorioz seme-alabengan duen eraginaz aritzea du helburu nagusi eta udalerriko gurasoei zuzenduta dago. Bertan jorratuko diren gaia, besteak beste, familia tradizionala eta familia nuklearra, guraso bakarreko familiak (banaketa prozesuaren edota heriotza baten ondorioz), aitona-amonen figura edo bikotekide berriak izango dira.

Astearteko kafe-tertulian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena elgoibargurasoformakuntza@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatziz. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902