Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Saioa Perona disenatzaile grafiko oriotarra, munduko 75 onenen artean aukeratu dute bere infografia

“Animaliekiko dugun jarrera zapaltzaile horren aurrean hartzen den jarrera politikoa da beganismoa”

Column Five agentzia estatubatuarrak 2017ko infografia onenen artean hautatu du Saioa Peronarena, beganismoari buruzko lan bati esker

Ane Roteta - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

votos |¡comenta!
Saioa Perona, disenatzaile grafiko oriotarra, munduko 75 onenen artean aukeratu dute bere infografia.

Saioa Perona, disenatzaile grafiko oriotarra, munduko 75 onenen artean aukeratu dute bere infografia.

Galería Noticia

  • Saioa Perona, disenatzaile grafiko oriotarra, munduko 75 onenen artean aukeratu dute bere infografia.

Orio- Zer suposatzen du zure lana 75 onenen artean aukeratzea?

-Agentzia honek sailkapen hau egiteko bere bilaketa independentea egin du Interneten. Alegia, nik ez nien nire lanen berri eman, beraz, oso gustura hartu dudan sorpresa bat izan da. Gainera, iaz Bartzelonako BAU diseinu unibertsitatean egin nuen Infografía y Visualización de Datos masterrean eginiko lan bat izan da hautatua eta eginiko lanaren errekonozimendua da. Lana maila onekoa dela aitortzen dizu diseinu-munduan aditua den erakunde batek. Ez da gutxi.

Beganismoaren inguruko infografia bat da. Zer kontatzen duzu?

-Beganismoa du gaitzat infografiak. Plano nagusian elikadura begano osasuntsu bat jarraitzeko jarraibideak ematen ditu. Bigarrenean, begano izateko arrazoi batzuk ematen ditu, eta azken atalean pertsonaia historikoen aipu begano batzuk daude. Hala ere, esan behar dut jendeari beganismoaren aldeko infografia iruditzen bazaio ere, iturri fidagarrietatik lortutako datu objektiboz hornitua dagoela. Alegia, iritziak tokirik ez duela.

Eta zer esango zenuke beganismoari buruz?

-Askori beganismoa dieta soil bat dela iruditzen zaie. Eta hein batean badu zentzua, animalien zapalkuntza handiena dieta estandarrak eragiten baitu. Baina beganismoa, animaliekiko dugun jarrera zapaltzaile horren aurrean hartzen den jarrera politikoa da. Alegia, elikadura aldatzetik haratago doa, besteak beste, jantzietan, ikuskizunetan, animalietan esperimentatutako produktuetan... Gaur egun, munduko txoko honetan behinik behin, bizirauteko ez dugu animalien beharrik, osasun betean egoteko ez dugu animalia jatorriko produkturik jan beharrik. Beraz, euren bizi-nahia errespetatzea minimoa irudi-tzen zait. Begano batek biolentzia zero du helburu. Are gehiago, animalia guztientzat bizitza duin bat nahi du.

Disenatzaile grafikoa zara. Noiz eta nola sartu zinen mundu honetan?

-2007an batxilergoa amaitu nuenean argi nuen gauza bakarra marrazketa teknikoa eta argazkilaritza asko gustatzen zitzaizkidala zen. Azkenean, Diseinu Grafikoan goi-mailako lanbide heziketa egitea erabaki nuen, eta gero Grafikagintzaren Produkzioan goi-mailako lanbide heziketa egin nuen. Ondoren, Urola Kostako Hitzaeta Berria egunkarietan lanean jardun nintzen diseinatzaile grafiko modura. 2016an ordea, ikasteko grina piztu, lana utzi eta Bartzelonara joan nintzen masterra egitera.

Eta, zure ustez, zer behar du infografia on batek?

-Informazioa irudi eta testu bidez modu grafiko batean adieraztea da infografia bat, eta gai bati buruz zergatik, non, nola, noiz eta horrelako oinarrizko galderak garbi erantzun behar ditu. Era berean, historia bat kontatu behar du, eta hari gidaria zein den garbi egon behar da. Infografia batean informazio asko sintetizatzen da eta aldi berean, besteak beste, ulerterraza, zuzena, informatzailea, garbia, diseinu egokikoa eta erakargarria izan dadin saiatu behar da.

Non ikus daitezke zure lanak?

-Nire lanak saioaperona.wordpress.com-en ikus daitezke. Batez ere, masterrean egindako lanak daude ikusgai.

Zein proiektu dituzu orain?

-Ekaina arte Irlandan nago ingelesa ahalik eta gehien ikasteko. Horren ondoren, oraindik ez dut oso garbi baina hasiera batean inguruko hedabideren batean infografiagile moduan lan egitea gustatuko litzaidake.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902