Bizkaitarrak nagusi Argi Berri mus txapelketa azkarrean

Ordiziako elkartean 121 bikotetatik Luis Anjel Abortiz eta Aitor Okamika gailendu ziren

M. Aranburu - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Mus txapelketan ere izan ziren emakumezko bikoteak. Irudian, lehenengo emakumeak saria jasotzen. N.G.

Mus txapelketan ere izan ziren emakumezko bikoteak. Irudian, lehenengo emakumeak saria jasotzen. N.G.

Galería Noticia

Mus txapelketan ere izan ziren emakumezko bikoteak. Irudian, lehenengo emakumeak saria jasotzen. N.G.XLI. mus azkarreko txapelketako finalistak, Argi Berri Elkarteko Patxi Calvillo ordezkariarekin. N.G.

ordizia- Azken zazpi urteetako parte-hartze handiena izan du aurtengo Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa azkarrak, eta txapelak, lehendabiziko aldiz 40 urtean, Bizkaia alderako bidea hartu zuen. Guztira, 121 bikotek parte hartu zuten eta Ea herriko Luis Anjel Abortiz eta Aitor Okamika izpazterdarra izan ziren garaileak.

Larunbatean 16.30ean eman zi-tzaion hasiera XLI. edizioari elkartean bertan. Aurrez aurre jende ugari, guztiak helburu bakarrarekin: txapela eta 1.500 euroak eskuratzea. Arratsalde osoan partidak bata bestearen atzetik jokatu ziren eta finalean Ander Aranburu eta Axier Idiakez Beasaingo bikotearen aurka aritu ziren. Azkenean, 3 eta 2ko emaitzarekin gailendu ziren bizkaitarrak.

Euskal Herriko 44 herritatik gerturatu ziren muslariak, Gipuzkoakoak gehienak, tartean Goierritarrak nagusi, baina baita Bizkaia eta Nafarroa aldekoak ere, urteoko legez, Sakanakoak gehienak. Ordizian jokatuta, bikote gehienak bertakoak ziren, 25. Bestalde, honako herrietako bikoteak izan ziren musean jokatzen: Beasain (10), Lazkao (7), Donostia (7), Zaldibia (6), Etxarri (4), Ormaiztegi (4), Azpeitia (3), Tolosa (3), Amezketa (3), Asteasu (3), Zestoa (3), Zumarraga (3), Bidania (2), Leitza (2), Legorreta (2), Usurbil (2), Villabona (2), Azkoitia (2), Arbizu (2), Betelu (2), Ataun (2), Hernani, Itziar, Larraul, Zumaia, Ikaztegieta, Lasarte, Leaburu, Getaria, Unanua, Altzaga, Iruñea, Urretxu, Idiazabal, Lakuntza, Aizarna, Ea, Ispaster, Zerain, Bakaikua, Ibarra, Oñati eta Ezkiokoak ere bai.

Aitor Calvillo, antolakuntzako kidearen hitzetan, “dena giro ezin hobean ospatu zen eta Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritako jendea gustura aritu zen”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902