Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urtebete lehenago baino %8,8 gutxiago

EAEn 2.887 ezkontza izan ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko otsailaren 12a, astelehena - 11:39etan eguneratua

votos |¡comenta!
Ezkontza bat.

Ezkontza bat.

Galería Noticia

  • Ezkontza bat.

BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.887 ezkontza izan ziren 2017ko uztail, abuztu eta irailean, aurreko urteko hiruhileko berean baino %8,8 gutxiago. Ezkontza guztien artean 56 sexu bereko pertsonen artean izan ziren, 27 gizonen artean eta 29 emakume artean, hain zuzen, Eustaten datuen arabera.

Iazko hirugarren hiruhilekoan izandako ezkontzen %75,2 zibilak izan ziren, 2016ko aldi berean baino %1,5 puntu gehiago, baina 2017ko bigarren hiruhilekoan baino %8,2 puntu gutxiago, orduan ezkontzen %83,4 zibilak izan baitziren. Aipaturiko portzentajea ezkontza heterosexualena da, baina, ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, %1,9 puntu gehitu beharko litzateke.

Halaber, 2017ko hirugarren hiruhilekoan izandako 2.887 ezkontzetan, bizilekua EAEn zuten 2.742 gizon eta 2.766 emakume ezkondu ziren. 2.423 senarrentzat lehen ezkontza izan zen (%88,4), eta 19 alargun eta 300 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen portzentajea gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak 2.440 (%88,2), alargunak 11, eta dibortziatuak 315.

Bestalde, senarren arteko %89,2k eta emazteen arteko %77,8k 30 urte edo gehiago zuten. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gehitu egin da bi sexuentzat, 2016an gizonen %87 eta emakumeen %75,5 baitziren 30 urtetik gorakoak.

Ezkontzarik gehien uztailean ospatu ziren (1.253), eta ondoren, irailean (1.194). Aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxiendun udako hila abuztua izan zen (440), aurreko urteko hil berean baino %5,8 gutxiago. Iazko ezkonduriko 407 bikote Araban biziko dira, 952 Gipuzkoan eta 1.384 Bizkaian. 144 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten. Azkenik, 2017ko udako hilabeteetan ospatu ziren ezkontzetan, gizonen %7 eta emakumeen %9,3 atzerriko nazionalitatea zuten.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902