Haurren irakurzaletasuna sustatzeko tailerra

2018(e)ko otsailaren 9a, ostirala - 11:31etan eguneratua

OIARTZUN – Zero eta sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko tailerra eskainiko du liburutegiak. Elkar entzuteko guneak sortzen, ipuinak lagun izenburupean, Pello Añorga ipuin-kontalari, idazle eta irakasleak dinamizatuko du tailerra. Lau saio izango dira hilaren 14, 15, 21 eta 22an. 17.30etik 20.00etara izango da saio bakoitza. Tailerra batez ere gurasoei zuzendua dago. Hala ere, saio irekiak dira. Parte hartzeko ez da izenik eman beharko. – A.M. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902