Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Saio gogorra izango da igandeko aizkora lehiaketa”

Beasainen Eusko Label binakako aizkolari txapelketa jokatuko da

M. Aranburu - 2018(e)ko otsailaren 9a, ostirala - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iñaki Azurmendi aizkolaria, Aitor Aldasoro alkatea eta Luis Mari Bengoa, Egur Sporteko ordezkaria.

Iñaki Azurmendi aizkolaria, Aitor Aldasoro alkatea eta Luis Mari Bengoa, Egur Sporteko ordezkaria.

Galería Noticia

  • Iñaki Azurmendi aizkolaria, Aitor Aldasoro alkatea eta Luis Mari Bengoa, Egur Sporteko ordezkaria.

beasain- Egungo aizkolari onenak elkartuko dira aurten ere, hirugarren urtez jarraian, Beasainen jokatuko den herri kirol saioan. Udalak herri kirolen aldeko apustua egiten jarraitzen duela berretsi du eta horregatik antolatu du berriz ere igande honetarako maila goreneko aizkolarien lehiaketa. Hain zuzen, Eusko Label Urrezko Aizkolarien binakako Txapelketaren finalerdi eta finalera iristeko azken jardunaldia izango da Antzizar kiroldegian jokatuko dena.

Herri kirol jaialdia eguerdiko 12.00etan hasiko da eta ohiko moduan Euskal Telebistak saioa grabatuko du, ondoren, arratsaldean, 16.00etan, eskaintzeko. Sarrerari dagokionez, doan izango da 18 urtetik azpikoentzat, baina gainontzeko guztientzat 15eurotan egongo dira ikuskizunerako sarrerak salgai.

lehia biziaAitor Aldasoro, Beasaingo alkatearen hitzetan, “pozarren eusten diegu horrelako erronkei herrian eta herri kirolek Beasainen duten tokia mantentzen jarraitzen dugu beste urte batez. Gainera, guretzat Iñaki Azurmendi etxean aritzeak balio erantsia ematen dio igandeko lehiari”. Azurmendi bera eta Jon Rekondo, Iker Vicente eta Ruben Saralegiren aurka lehiatuko dira. Luis Mari Bengoak, Egur Sport SL elkarteko ordezkariak, norgehiagoka estua eta maila altukoa izango dela espero dela aurreratu du.

Esperientzia handia du arriarandarrak aizkoran, izan ere, dauden txapelketa gehienak irabazi izan ditu urte hauetan, baina etxean aritzeak nolabaiteko presioa eragiten diola ere nabarmendu du aizkolariak: “Herrian jokatzeak presioa jartzen du baina uste dut bikote bezala nahiko txukun gaudela eta lan polita egiteko moduan izango garela Rekondo eta biok”. Hala ere, badaki ez dela lan erraza izango eta guztia eman beharko dutela etziko saioan: “Beste bikotea lehengusuak dira eta oso talde indartsua osatzen dute. Nik uste saio gogorra izango dela igandeko lehiaketa, izan ere, lauotatik onena momentu honetan Iker Vicente izango da”, onartu du.

Txapelketaren dinamikari dagokionez, sei lan egin beharko dituzte. Hasteko, bikoteko aizkolari batek 45 ontzako enborra golpeka ebaki beharko du;jarraian, erlojuaren aurka ariko da beste aizkolaria, 45 ontzako enborrarekin. Zutik ere ebaki beharko dute 54 ontzako enborra bikoteko batek, eta ondoren, berriz, bi enbor ebaki beharko dituzte: batek, zutik, 45 ontzakoa eta segidan bestea hasiko da lanean 54 ontzakoa etzanda ebakitzen. Azkenean, 60 ontzako sei enbor moztu beharko dituzte txanda librean. Jokoan dagoena ez da edozein gauza: igandeko bikote irabazlea zuzenean martxoaren 4an Azpeitian jokatuko den final handira pasako da. Bestalde, bikote galtzaileak beste aukera bat izango du Oñatin, otsailaren 18an, burutuko den finalerdian.

festa handiaGizonezko aizkolariez gain, baina, izango da zertaz gozatu Antzizarren. Izan ere, emakumezkoak ere arituko dira norgehiagokan. Hala ere, hauek bakarka lehiatuko dira eta bederatzi enbor bi izakera ezberdinetan ebaki beharko dituzte. Bigarren urtez antolatu dute emakume aizkolarien Eusko Label txapelketa eta honela emakumeen parte-hartzea bultzatzen jarraitzeko desioa azaldu dute. Banakako lehian, Irati Astondoa Zeanurikoa, Maika Ariztegi Iturengoa eta Nerea Sorondo Berakoa arituko dira.

Jaialdia borobiltzeko Urrezko harrijasotzaileen txapelketan Imanol Illarramendi Kortaberri izango da bere buruaren aurkako lehian. Hain zuzen, bi minutuko bi saio egin beharko ditu 175 kiloko harri errektangularrarekin eta 150 kilo kubikoarekin finalerako txartel bat lortzeko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902