Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Arnaitz Lasarte | Hernaniko Larre-Gain sagardotegiko semea

“Bezero finkoak ditugu urtero sagardotegira etortzen direnak, lana txukun egiten dugunaren seinale”

Larre-Gain sagardotegiak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak Hernaniko ondarea, trikuharriak eta saroiak, ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatu dituzte

Aitziber Muga - 2018(e)ko otsailaren 8a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Arnaitz Lasarte, Hernaniko Larre-Gain sagardotegiko semea.

Arnaitz Lasarte, Hernaniko Larre-Gain sagardotegiko semea.

Galería Noticia

Arnaitz Lasarte, Hernaniko Larre-Gain sagardotegiko semea.

Hernani- Ekimen honetako parte-hartzaileak Ereñotzu auzoko paraje eder batean kokatzen den Larre-Gain sagardotegian elkartuko dira. Lau kilometroko zailtasun gabeko zirkuitu zirkular batean trikuharriak eta garai batean abereak kudeatzeko Euskal Herrian erabiltzen ziren saroiak ikusteko aukera egongo da. Ondoren, sagardotegian bazkaria eskainiko da. Guzti hau 32 eurorengatik. Informazio gehiago www.parketxesarea.org helbidean aurki daiteke. Sagardotegiko Arnaitz Agirrek ekimen honen xehetasun gehiago eskaintzen ditu.

Nola suertatu zen aukera ibilaldi gidatu hauek antolatzeko?

-Hernanin Artelatz izeneko lantalde bat aritzen zen ikastoletan ingurumenarekin lotutako gaiak lantzen. Zenbait irteera ere egiten zituzten eta behin eskaera bat iritsi zitzaigun, sagardoa egiten hasten ginen garaian, udazkenean, sagardoaren prozesua haurrei erakusteko. Umeekin hasi ginen. Gero, duela hiruzpalau urte, Oiartzungo Arditurri Parketxea gurekin jarri zen harremanetan aukera egokia zela inguruan dauzkagun trikuharri eta saroiak ikusteko mendi buelta bat eman ondoren, sagardotegian bazkari batekin bukatzeko. Aukera bat da mendia, kultur ondarea eta sagardo mundua lotzeko.

Zein izan da ekimen honetako harrera?

-Etortzen dena oso gustura geldi-tzen da. Ibilaldia erosoa da, edozeinek egiteko. Pakete honetarako eskaerak jadanik zabalik daude apuntatu nahi duenarentzat, baina jende gehiago eguraldi ona egiten duenean animatzen da;behin Aste Santua igaro ondoren talde gehiago izaten ditugu. Larunbatetan ezik, jendetza izaten dugulako, gainon-tzeko egun guztietan eskaintzen dugu zerbitzu hau, Arditurrirekin elkarlanean. Igande eguerdia egun aproposa da irteera hau egiteko.

Zein motako pertsonak animatzen dira mendi buelta egitera?

-Bizkaitarrak eta oñatiarrak izan ditugu, hemengo inguruko mendiak ezagutzen ez dituztenak izaten dira ibilaldira apuntatzen direnak.

Nola hasi da aurtengo txotx denboraldia Larre-Gainen?

-Sagardotegietan lana pixkanaka hasten da. San Sebastianetan zabaldu zen eta pixkanaka martxa har-tzen joaten da, gero inauterietatik aurrera izaten da kolpe handiena. Orain arte larunbat eguerdietan bete-beteak egon gara. Fenomeno handia egoten da larunbatetan. Inauterietan inguruko jendea etor-tzen zaigu eta ondoren hasiko da gogorrena. Jende asko espero da.

Zein bezero etortzen dira Larre-Gainera?

-Baditugu talde finko batzuk urtero-urtero etortzen direnak. Bezero finko batzuk ditugunez, hori seinale da lana txukun egiten dugunarena. Bezero berriak ere etortzen zaizkigu eta denei ahalik eta ondoen ematen saiatzen gara. Orain autobus zerbitzua dugu Hernanin ostiral gauetan eta larunbatetan eta honela jende gehiagorengana iristen gara.

Nongo sagarra erabili duzue aurtengo sagardoa ekoizteko?

-Gu beti saiatzen gara hemengo eta inguruko sagarra erabiltzen. Aurten sagar asko egon da eta gure sagardoaren %100 etxeko, Ereñotzuko eta Hernaniko sagarrarekin egin dugu. Bi urteko zikloak izaten dira, beraz datorren urterako sagar gutxiago espero dugu hemen inguruan, baina beti Euskal Herriko sagarra erabiltzen dugu.

Zer moduzkoa da aurtengo sagardoa?

-Dastatu dutenek ona dagoela diote. Aurten sagarra lehenago bildu zen haizete batzuk egon zirelako eta dagoeneko sagardoak bere heldutasun puntu egokira iritsi da. Ez dago beste urtetan bezain gozoa.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Donostialdeako zona asko gustatzen zait, oso leku gutxian gauza asko daudelako. Donostiako hondartza eta Goizuetako mendiak gertu daude.

Mendi bat. Onddi.

Hondartza bat. Donostiara joateko ohitura genuen, baina nahiago dut erreka.

Festa edo ospakizun bat. Ereñotzuko eta Hernaniko jaiak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902