Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Udal gobernuari kalte egitea da EAJren helburua”

Getariako
EAJren adierazpenen aurrean, ohar horretan adierazitakoa “gezur hutsa” dela nabarmendu du EH Bilduk

2018(e)ko otsailaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Getaria- Pasa den astean Getariako EAJk zabaldutako oharraren aurrean, Getariako alkateak, Nika Lertxundik, eta Ogasun zinegotziak, Iker Azkuek, EH Bilduren izenean ohar horretan adierazitakoa “gezur hutsa” dela adierazi dute. “Herritarren artean nahasmena eragitea eta udal gobernuari kalte egitea baino ez ditu helburutzat”, nabarmendu du udal taldeak.

EH Bilduren arabera, EAJko bozeramaile den Aitor Urrestik salaketa larri hau komunikabidetan zabaldu eta egun gutxitara osoko bilkuran “Udaleko egoera ekonomikoa ona dela” adierazi zuen eta Udalak haserrea azaldu du horren aurrean. “Era berean, kezka adierazi nahi dugu horrelako jarreren aurrean. Udal ordezkari batek oinarririk gabeko salaketak egitea erabat lekuz kanpo dago”, azpimarratu dute.

Are gehiago, Udalaren egoera ekonomikoa guztiz saneatua dagoela nabarmendu du EH Bildu taldeak: “Alkatetza lortu genuenetik, Getariako Udalak bere azken 30 urteetako finantza-egoera onena izan du. EAJk 2.300.000 euroko zorra (eta horrek dakarren 20 urtetarako hipoteka) utzi zuen, eta gerakizuna guztiz xahututa. Finantza ikuspegiari dagokionez, ezin da esan kudeaketa ona izan zenik. Egun, aldiz, zorra erdira jaistea lortu da, eta Udalaren gerakinean 1.200.000 euro izatera heldu ginen (2015). Kudeaketa horri esker, proiektu berriak egiteko ahalmena dugu orain, beste krediturik eskatu beharrik gabe. Inbertsio handiak Udalaren etorkizuna hipotekatu gabe egin daitezkeela erakutsi dugu”.

Bestalde, 2018ko aurrekontuari dagokionez, Egonkortasun Legea, Finantza Iraunkortasuna eta Gastu Erregela betetzen duen egitasmoa dela azpimarratu dute, eta amai-tzeko, EAJri eta Aitor Urresti bozeramaileari egindako adierazpenak zuzentzeko eskatu diete. - A.R.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902