Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mezu sexistak erakusteko kartela osatuko da Lazkaon

Egunerokotasunean dauden argazki, irudi eta testuak bildu nahi dituzte ondoren herrian jartzeko

2018(e)ko otsailaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Lazkao- Eraso sexistak, tamalez, egunerokotasunean azaltzen dira eta horiei aurre egiteko eta jendartean kontzientzia bultza-tzeko asmoarekin, Lazkaoko Udaleko Berdintasun arloak ekimen berri bat jarriko du abian. Hain zuzen ere, martxoaren 8a aitzakia hartuta, kartel berri bat kaleratzeko asmoa daukate.

Kartelean esaldi, titular, irudi eta egunero nonahi irakurtzen diren mezu sexistak ikustarazi nahi dira. Mezu horiek existitzen direla eta horietaz jabetzea da ariketaren helburua. Adibide gisa hartu dute, urtarrilaren 12an edizio digitalean kirol egunkari batek argitaratutakoa: lau aktorek ingelesa ikasteko ikasgela berdinean topo egin dute. Bi dira gizonezkoak eta beste biak emakumezkoak. Egunkariaren esanetan “bi aktore eta Real Madrileko bi jokalarien andregaiek egin dute topo ikasgela berean”. Emakumeak ofiziorik gabe utzi dituzte: bi jokalarien andregaiak besterik ez dira. Hain zuzen ere, publikazio horren ondoren protagonista berak ere haien sare sozialetan agertu zuten jasandako diskriminazioa.

Lazkaoko Berdintasun batzordean hainbat eragile eta herritar elkartzen ari dira eta herritar guztiei aipaturiko gaia lantzeko laguntza eskatu nahi diete. Esaldia edo irudia/argazkia non ikusi den azalduz korreo elektronikoz bidali behar da gizarte@lazkao.eus helbidera otsailaren 20rako. Ondoren, jasotakoak aztertu, kartel egin eta martxoan herriko hainbat lekuetan jarriko da jendeak ikusi, irakurri eta azaldutakoen inguruan hausnarketa eragiteko. - M.A.

votos |¡comenta!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902