Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abian da “bidaiatzeko gogoa pizteko” helburua duen beka

Laugarren aldiz luzatu du deialdia Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak

Marta San Sebastian - 2018(e)ko otsailaren 7a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Aurreko edizio bateko bekaren irabazleak, Josu Iztuetarekin.

Aurreko edizio bateko bekaren irabazleak, Josu Iztuetarekin.

Galería Noticia

  • Aurreko edizio bateko bekaren irabazleak, Josu Iztuetarekin.

tolosa- Gazteen artean bidaia-tzeko gogoa sustatzeaz gain, diru askorik gabe bidaiatu daitekeela jabetzeko bidea ere izan nahi du Bidaia Bekak. Laugarren aldiz luzatu du Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia.

Euskal Herrian zehar bidaia proposamena egin eta 2018. urtean errealitate bihurtzeko aukera ematen du beka honek. Bidaiatzeko zaletasuna piztu nahi du gazteengan eta, batez ere, bidaiaren prestaketan eta bidaian bertan Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera eskaini. Era berean, elkarlana bultzatzeko helbudua duen ekimena ere bada.

DBH 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete eta taldeak mistoak izan beharko dute. Seinakako taldeak bildu behar dira, eta talde bakoitzak, gutxienez, bi neska eta bi mutil izan beharko ditu.

Seikote bakoitzak Euskal Herrian zehar bost eguneko bidaia prestatu behar du. Aurkeztutako proposamenak gai jakin bati lotuta egon beharko du (historia, artea, natura, antropologia, klima, bizimoduak...). Bidaiak Euskal Herriko hiru herrialde hartu behar ditu, gutxienez, eta kostua 500 eurokoa izango da gehienez. Kontuan izan beharreko gastuak, janaria, garraioa, lo egitea eta jardueren gastuak izango dira. Bidaia furgonetaz egin ahal izango da eta beratan janaria prestatzeko eta lo egiteko aukera dago.

Lana idatziz aurkeztu behar da (gehienez bost orrialdeko txostena) eta otsailaren 23a izango da aurkezteko azken eguna, Bidaiarien Txokoan edo emailez bidaibeka@bidaiarientxokoa.info helbidera. Epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu eta taldeek jendaurrean defendatu beharko dute beren proposamena. Lehen taldeak proposatutako bidaia egiteko aukera izango du;bigarrenak, Aralar Camp Base dendan bonoa izango du;eta hirugarrenak, liburu-sorta.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902